Skip to main content
dd
CIC nanoGUNE
  • en
  • es
  • eu

User account menu

  • Sartu

Main Menu ES

  • nanoGUNE
    • Hitz bitan
    • Antolakuntza eta finantzaketa
    • Pertsonak
    • Bat egin
    • Bizi
    • Prentsa-bulegoa
    • nanoPeople
  • Ikerketa
    • Ikerketa
    • Argitalpenak
    • Proiektuak
    • Kanpo-zerbitzuak
  • Transferentzia
    • Transferentzia
    • Enpresa berriak
    • PI Zorroa
    • Industry collaborative research positions
    • Strategic lines
    • Kanpo-zerbitzuak
    • Albisteak
  • Formakuntza
    • Master projects
    • Gradu amaierako proiektuak
    • Udako praktikaldiak
    • Doktoretza programa
  • Gizartea

User menu

  • Sartu
  1. Azala
  2. Ikerketa
  3. Nanogailuak
  4. Fèlix Casanovak Ikertzaile Nabarmenenaren Intel Saria jaso du bigarren aldiz

Fèlix Casanovak Ikertzaile Nabarmenenaren Intel Saria jaso du bigarren aldiz

2023/04/17

Fèlix Casanova Ikerbasque ikertzaileak —nanoGUNEko Nanogailuak taldeko liderretako bat— Ikertzaile Nabarmenenaren Intel Saria 2022 jaso du MESO teknologiari egin dizkion ekarpenengatik. Teknologia horrek etorkizuneko konputazioaren beharretara egokitzeko beharko diren eskakizunak izan ditu kontuan hasieratik memoriari, interkonexioei eta logikari dagokienez. Casanovak 2020ko sariketan ere jaso zuen Intelen aintzatespena, eta, hala, oraingo hau bigarren aldia da. Sari horiek 2012tik ematen dira.

default
Fèlix Casanova

Egungo teknologia elektronikoaren ordez beste teknologia txikiago, arinago eta energetikoki eraginkorrago bat (hau da, gutxiago kontsumitzen duena) bilatzea erronka globala da; hain zuzen, azken alderdi hori da garrantzitsuena. Azken urteotan, Fèlix Casanova eta nanoGUNEn zuzentzen duen taldea, Intel multinazionalarekin batera, etorkizuneko ordenagailuen errendimendua eta energia-aurrezpena hobetzea helburu duen ikerketa-proiektu bat lantzen ari dira, MESO teknologia optimizatuta.

“Gaur egungo ordenagailuetan, memoria eta prozesadorea fisikoki bereizita daude; hau da, datuek memoriatik prozesadorera joan behar dute, nahi duzun eragiketa egiten da han, memoriara itzultzen dira berriro, eta behin eta berriz gauza bera”, azaldu du Fèlix Casanovak. NanoGUNEko ikertzaileak gaineratu duenez, “botila-lepo bilakatzen da prozesu hori, denbora eta energia asko galtzen baita informazioa gailu batetik bestera eramaten. Horregatik, arazo hori konpontzeko modu bat da memoria eta datu-prozesatzea zirkuitu bakar batean integratzen dituzten zirkuituak garatzea: MESO teknologia”.

Intel multinazionalak adierazi duenez, “sarituak hautatzeko garaian bereziki hartu dira kontuan funtsezko ezagutzak, industriarako garrantzia, zailtasun teknikoa, komunikazioak eta hautagai bakoitzaren ikerketa-programarekin lotuta ikasleak kontratatzeko potentziala”. Azpimarratu dute, gainera, “Fèlix Casanovaren ekarpenak meritu handikoak” direla, eta “bere taldea ezagutza berria sortzera eta emaitza esperimental iraultzaileak lortzera bideratzeko egiten duen etengabeko ahalegina” nabarmendu dute.

Fèlix Casanovak adierazi duenez, “poz handia ematen dit Intelek oraingoan ere gure lankidetza aintzatetsi izana, eta proiektuan parte hartu duen talde osoari dagokio aintzatespena. Sariak erakusten du CIC nanoGUNE Euskadiko zentrotik benetan ari garela etorkizun handiko teknologia hau aurrera ateratzen”.

 

For further information:

https://www.intel.com/content/www/us/en/research/news/outstanding-research-awards-2022.html

Tags
NANODEVICES
research
Nanotechnology
nanoscience
  • whatsapp
  • facebook
  • twitter
  • linkedin
  • print

Lotutako albisteak

  • 2025/05/06

    NanoGUNEren Dorre Kuantikoa —The Quantum Tower— eraikitzen hasi da

  • 2025/04/01

    Donostia, spintronikaren eta orbitronikaren hiriburu

  • 2025/02/14

    Review Article Highlights 25 Years of Modern Near-field Optical Nanoimaging

  • 2025/02/11

    Scientists synthesize 2D polyaniline crystal with unique metallic out-of-plane conductivity

  • 2025/02/07

    Emakumeak Zientzianek berdintasunaren aldeko ekintza txiki bakoitzaren ahalmena azpimarratzen du

  • CIC nanoGUNE
  • Tolosa Hiribidea, 76
  • E-20018 Donostia / San Sebastian
  • +34 943 574 000 · nano@nanogune.eu
  • Facebook Twitter Youtube Linkedin Instagram Subscribe to our Newsletter

Menú pie principal

  • nanoGUNE
  • Ikerketa
  • Transferentzia
  • Formakuntza
  • Gizartea
  • nanoPeople

Menú pie servicios

  • Kanpo-zerbitzuak
  • Argitalpenak
  • Mintegiak
  • Bat egin
  • Prentsa-bulegoa
  • Kontratatzailearen profila
  • Corporate Compliance

Menú pie grupos

  • Nanomagnetismoa
  • Nanooptika
  • Self AssemblyAutomihiztadura
  • Nanobiosistemak
  • Nanogailuak
  • Mikroskopia Elektronikoa

Menú pie grupos 2

  • Teoria
  • Nanomaterialak
  • Detekzio Kuantikoko Mikroskopia
  • Nanoingeniaritza
  • Hardware Kuantikoa

Funded by

  • EJ/GV
  • Diputación
  • FEDER
  • FEDER
  • Ministerio de Ciencia e Innovación

Member of

  • BRTA
  • SOMM

Distinctions

  • Distinción de Excelencia María de Maeztu 2022-2025
  • Excellence Research
  • UNE-166002

Menú legales

  • Irisgarritasuna
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookiei buruzko politika
  • Konfidentzialitate politika
by ACC