Skip to main content
dd
CIC nanoGUNE
  • en
  • es
  • eu

User account menu

  • Sartu

Main Menu ES

  • nanoGUNE
    • Hitz bitan
    • Antolakuntza eta finantzaketa
    • Pertsonak
    • Bat egin
    • Bizi
    • Prentsa-bulegoa
    • nanoPeople
  • Ikerketa
    • Ikerketa
    • Argitalpenak
    • Proiektuak
    • Kanpo-zerbitzuak
  • Transferentzia
    • Transferentzia
    • Enpresa berriak
    • PI Zorroa
    • Industry collaborative research positions
    • Strategic lines
    • Kanpo-zerbitzuak
    • Albisteak
  • Formakuntza
    • Master projects
    • Gradu amaierako proiektuak
    • Udako praktikaldiak
    • Doktoretza programa
  • Gizartea

User menu

  • Sartu
  1. Azala
  2. Ikerketa
  3. Quantum-hardware
  4. Hardware kuantikoaren garapena CIC nanoGUNEren baitan

Hardware kuantikoaren garapena CIC nanoGUNEren baitan

2024/07/05

Nanozientzia eta nanoteknologia ikertzen dituen euskal zentroak talde berria jarriko du martxan hardware kuantikoa garatzeko.

NanoGUNEren egoitzan eraikiko den dorre berrian kokatuko dira sortzear dagoen ikerketa-taldearen laborategiak nahiz teknologia kuantikoetako scale-up enpresa aintzindaria.

NanoGUNEk erdieroaleen teknologian oinarrituriko txipak garatuko ditu Donostian ordenagailu kuantikoak eraikitzeko asmoz. 

half
NanoGUNE handitzeko proiektuaren infografia.

CIC nanoGUNEk, nanozientzia kuantikoaren arloan duen jarduera indartzeko asmoz, ikerketa-talde berria sortu du eta lankidetza-hitzarmena sinatu du Quantum Motion scale-up enpresa britainiarrarekin, hardware kuantikoaren garapenean aitzindaria. NanoGUNEren egoitzan eraikiko den dorre berri batean —The Quantum Tower— kokatuko dira talde berriaren laborategiak nahiz Quantum Motion enpresa.

Teknologia kuantikoetako ikerketa-talde berriaren helburua hauxe da: ordenagailu kuantikoak diseinatzea eta garatzea, erronka konputazional erraldoiei heldu ahal izateko, hala nola sendagai berrien diseinua edo material jasangarri berrien ekoizpena. Ikerketa-talde honen sorrerak agerian jartzen du nanoGUNE teknologia iraultzaile hauen alde egiten ari den apustu garbia, teknologia horiek gizartean eta tokiko ekosisteman eragin handia izango dutelakoan.

Izan ere, nanoGUNE ikerketa-zentroak silizioaren teknologian oinarrituriko txip kuantikoen garapenari ekingo dio, silizioaren manufaktura-azpiegitura oso garatua baitago, teknologia hori bera erabiltzen delarik ohiko ordenagailuen, telefono adimendunen eta autoen mikroprozesadoreetan. NanoGUNEn garatuko den silizioaren teknologia kuantiko berria etorkizun handiko teknologia da, silizioaren egungo industriaren garapen, gaitasun eta ezagutzari etekina aterako baitio. Teknologia hori, gainera, onuragarria da miniaturizaziorako, bit kuantiko (edo qubit) bakoitzak nanometro (milimetro baten milioirena) gutxi batzuk baititu. Konputazio kuantikoaren ahalmen ikaragarria silizioaren sinpletasunarekin biltzeak etorkizun handiko aukera dakar teknologia kuantikoak gauzatzeko.

Teknologia kuantikoen ikerketa-talde berriaren buru Fernando Gonzalez-Zalba fisikari nafarra izango da. Fernando Gonzalez-Zalba une honetan Quantum Motion-eko kuantikako ikertzaile nagusia da eta nazioartean ezaguna da konputazio kuantikoaren arloan; izan ere, qubit erdieroaleentzako irakurketa-teknika aurreratuenak frogatu dituztenen artean dago. Hainbat ikerketa-lan argitaratu ditu ikerketa-aldizkari onenetan, hala nola Nature eta Physical Review aldizkarietan, eta Ikerbasque Research Professor gisa hasiko da nanoGUNEn bere ikerketa-ibilbide oparoari jarraipena emateko.

Ikerketa-talde berria nanoGUNEren egoitzako dorre berrian kokatuko da, eta, hala, egoitzak 1.500 m2 gehiago izango ditu, zazpi solairutan banatuta, nanozientzia eta nanoteknologiako zentroak teknologia kuantikoen alde egindako apustuaren erakusgarri. Quantum Motion scale-up enpresak ere ikertzaile berriak jarriko ditu lanean dorre berrian, nanoGUNEko hardware kuantikoaren ikerketa-taldearekin batera lan egiteko asmoz. Horrela, nanoGUNEn bertan egungo nahiz etorkizuneko txip kuantikoak disenaitu, garatu eta merkaturatuko dira.

  • whatsapp
  • facebook
  • twitter
  • linkedin
  • print

Lotutako albisteak

  • 2025/06/05

    SOMMa 2025: bikaintasun zientifikoaren kudeaketa Donostiara iritsi da

  • 2025/05/06

    NanoGUNEren Dorre Kuantikoa —The Quantum Tower— eraikitzen hasi da

  • 2025/04/01

    Donostia, spintronikaren eta orbitronikaren hiriburu

  • 2025/02/14

    Review Article Highlights 25 Years of Modern Near-field Optical Nanoimaging

  • 2025/02/11

    Scientists synthesize 2D polyaniline crystal with unique metallic out-of-plane conductivity

  • CIC nanoGUNE
  • Tolosa Hiribidea, 76
  • E-20018 Donostia / San Sebastian
  • +34 943 574 000 · nano@nanogune.eu
  • Facebook Twitter Youtube Linkedin Instagram Subscribe to our Newsletter

Menú pie principal

  • nanoGUNE
  • Ikerketa
  • Transferentzia
  • Formakuntza
  • Gizartea
  • nanoPeople

Menú pie servicios

  • Kanpo-zerbitzuak
  • Argitalpenak
  • Mintegiak
  • Bat egin
  • Prentsa-bulegoa
  • Kontratatzailearen profila
  • Corporate Compliance

Menú pie grupos

  • Nanomagnetismoa
  • Nanooptika
  • Self AssemblyAutomihiztadura
  • Nanobiosistemak
  • Nanogailuak
  • Mikroskopia Elektronikoa

Menú pie grupos 2

  • Teoria
  • Nanomaterialak
  • Detekzio Kuantikoko Mikroskopia
  • Nanoingeniaritza
  • Hardware Kuantikoa

Funded by

  • EJ/GV
  • Diputación
  • FEDER
  • FEDER
  • Ministerio de Ciencia e Innovación

Member of

  • BRTA
  • SOMM

Distinctions

  • Distinción de Excelencia María de Maeztu 2022-2025
  • Excellence Research
  • UNE-166002

Menú legales

  • Irisgarritasuna
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookiei buruzko politika
  • Konfidentzialitate politika
by ACC