Zientzia Astea

Aurten ere CIC nanoGUNEko ikerlariek EHUren Zientzia Astean parte hartuko dute. CFM, DIPC eta POLYMAT zentroetako ikerlariekin batera, Materialen munduan barrena txokoa eta Eskalatu zure mundua tailerra gidatuko ditugu.
Donostiako jardueren programa Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan izango da. Zientzia txokoak, ohiko tailerrak, haurrei zuzendutako ikuskizun zientifikoa eta Zientzia Cluben monologoak daude programan, baita oso interesgarria den ibilbide didaktiko bat: aurten, itsas hondakinak harrapatzeko aukera izango da Mater itsasontzitik.
Materialen munduan barrena
Gure txokoan, materialen izaera arautzen duen zientzia jende guztiari hurbiltzea izango dugu helburu.
Aplikazio anitzeko material adimendun berriak garatzeko funtsezkoa da materiaren propietateak ezagutzea, haren fisika ikuspuntu esperimental eta teorikotik aztertzea, nanoeskalan mugituz.
Txoko honetan, material “berri” horien atzean dagoen unibertso zientifikoa irudikatzeko balio diguten erakustaldiak eta esperimentuak aurkeztuko ditugu. Nanozientziaren, polimeroen ingeniaritzaren eta, oro har, materialen fisikaren aurrerapen zientifikoari esker guregana iristen diren propietate liluragarriak dituzten materialak ezagutuko ditugu.
Txokoak bisitatu nahi dituzten eskola taldeek, honako estekan egin behar dute eskaera: https://zientzia-astea.eus/eu/izena-emateko-formularioa-ikastetxeak-txokoak/

Eskalatu zure mundua
Data eta Ordutegia: 2025eko azaroaren 8a (larunbata), 10:15 (euskara, gaztelania) Publikoa: 4-10 urte (umeek heldu batekin etorri behar dute. 2 heldu gehienez) Iraupena: 90 minutu |
Noiraino ikus dezakete gure begiek? Zer da ikusi duzun gauzarik txikiena? Eskala makro, mikro eta nanoskopikoak ezagutuko ditugu familian DIPC, CIC nanoGUNE eta CFMko ikerlariekin batera.
Tabakalerako inguruan laginak jasoko ditugu zientzialari eta esploratzaile lanetan, eta mundua eskalatuko dugu lupa, mikroskopio, eta baita ere zerorrek eraiki ahal izango duzun etxeko mikroskopio baten bidez.
Tailerrean parte hartzeko izen emateak www.zientzia-astea.eus atarian egingo dira.

Host
Agenda
Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
29
|
30
|
1
|
2
|
3
|
4
|
5
|
|
|
|
|
|
|
|
6
|
7
|
8
|
9
|
10
|
11
|
12
|
|
|
|
|
|
|
|
13
|
14
|
15
|
16
|
17
|
18
|
19
|
|
|
|
|
|
|
|
20
|
21
|
22
|
23
|
25
|
26
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1
|
2
|
|||||
|
|