Skip to main content
dd
CIC nanoGUNE
  • en
  • es
  • eu

User account menu

  • Sartu

Main Menu ES

  • nanoGUNE
    • Hitz bitan
    • Antolakuntza eta finantzaketa
    • Pertsonak
    • Bat egin
    • Bizi
    • Prentsa-bulegoa
    • nanoPeople
  • Ikerketa
    • Ikerketa
    • Argitalpenak
    • Proiektuak
    • Kanpo-zerbitzuak
  • Transferentzia
    • Transferentzia
    • Enpresa berriak
    • PI Zorroa
    • Strategic lines
    • Kanpo-zerbitzuak
    • Albisteak
  • Formakuntza
    • Formakuntza
  • Gizartea
    • Gizartea
    • Zure galderak
    • Albisteak

User menu

  • Sartu
  1. Azala
  2. Prentsa-bulegoa
  3. Gazteek ikasturtean landutako 200 proiektu daude ikusgai Elhuyar Zientzia Azokaren 10. edizioan

Gazteek ikasturtean landutako 200 proiektu daude ikusgai Elhuyar Zientzia Azokaren 10. edizioan

2022/06/02

Martxan da Elhuyar Zientzia Azokaren 10. edizioa, eta aurten ere nanoGUNE kolaboratzaileen artean dago. Gaurtik hasi eta igandea bitartean, gazteek ikasturtean landutako 200 STEAM proiektu ikusteko aukera izango da Bilboko Areatzan, baita tailerrak, esperimentuak eta zientzia-ikuskizunak ere. Guztira 500 gaztek hartuko dute parte aurtengo azokan. 

half
Zientzia Azoka 2022 - Irekiera ekitaldia

Azoka 4 egunetan banatuko da, eta egunero 12-18 urte bitarteko gazteek ikasturtean egindako proiektu zientifikoak erakutsiko dituzte. Horrez gain, zientzia-ginkana, esperimentu likatsuak, Matriuska antzezlana eta Adrenalina zientzia-ikuskizuna izango dira, besteak beste. Igandean, berriz, Bizilabe aisialdi tailerretan landutako proiektuak erakutsiko dira.

Sari-banaketari dagokionez, aurten estreinakoz sariak egunero banatuko dira, gazteei etxoletan bertan emango zaie dagokien saria, eta haien berri Elhuyarren sare sozialetan emango da. Jasoko dituzten sariak honako hauek dira: ikerketa-enpresetan egiteko egonaldiak -horietako bi nanoGUNEn-, ikasketa-bekak eta estatuko zein nazioarteko azoketarako bidaiak.

Elhuyar Zientzia Azokaren helburua gazteen artean zientziarako zaletasuna suspertzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea da, eta ez bakarrik Areatzan egiten den azoka honetan, baita urtean zehar ere. Aurten, hain zuzen, 716 gaztek parte hartu dute (405 neska eta 311 mutil), eta 54 ikastetxek. 

For further information:

Zientzia azokaren webgunean. 

Tags
Zientzia Azoka
STEAM
Outreach - Communication
  • whatsapp
  • facebook
  • twitter
  • linkedin
  • print

Related news

  • 2023/02/17

    CIC nanoGUNE joins the Basque Microelectronics Hub – BMH

  • 2023/02/08

    Winter School, ezagutu CIC nanoGUNEko eguneroko bizimodua

  • 2023/02/08

    Emakumeak Zientzian eman, hartu eskua

  • 2023/01/25

    Integra Therapeuticsek CIC nanoGUNEren CRISPR-Cas teknologia ustiatuko du

  • 2023/01/18

    Francesco Calavalle, winner of the GEFES award for best experimental thesis

  • CIC nanoGUNE
  • Tolosa Hiribidea, 76
  • E-20018 Donostia / San Sebastian
  • +34 943 574 000 · nano@nanogune.eu
  • Facebook Twitter Youtube Linkedin Instagram Subscribe to our Newsletter

Menú pie principal

  • nanoGUNE
  • Ikerketa
  • Transferentzia
  • Formakuntza
  • Gizartea
  • nanoPeople

Menú pie servicios

  • Kanpo-zerbitzuak
  • Argitalpenak
  • Mintegiak
  • Bat egin
  • Prentsa-bulegoa
  • Kontratatzailearen profila
  • Corporate Compliance

Menú pie grupos

  • Nanomagnetismoa
  • Nanooptika
  • Self AssemblyAutomihiztadura
  • Nanogailuak

Menú pie grupos 2

  • Mikroskopia elektronikoa
  • Teoria
  • Nanomaterialak
  • Nanoirudia
  • Nanoingeniaritza

Funded by

  • EJ/GV
  • Diputación
  • FEDER
  • FEDER
  • Ministerio de Ciencia e Innovación

Member of

  • BRTA
  • SOMM

Distinctions

  • Distinción de Excelencia María de Maeztu 2022-2025
  • Excellence Research
  • UNE-166002

Menú legales

  • Irisgarritasuna
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookiei buruzko politika
  • Konfidentzialitate politika
by ACC