Gerenteen Hamaiketakoa ospatu da nanoGUNEn, teknologia kuantikoetan arreta jarriz
Gaur, nanoGUNEk hartu du ENNE Fundazioak antolatutako Gerenteen Hamaiketakoa, non Euskal enpresetako 35 gerente elkartu diren erronka teknologikoen aurrean lidergoaren rola zein den aztertzeko.
half
Saioak teknologia kuantikoetan jarri du arreta eta solasaldi inspiratzailea eskaini dute Ignacio Martín (Repsol eta Acerinox-eko kontseilaria) eta Juan Zufiría (Bankinter-eko kontseilaria eta IBMeko lehendakariorde exekutibo ohia), beren ikuspegia partekatuz lidergoari eta berrikuntzari buruz.
Jardunaldia amaitzeko, bisita egin diote System Two ordenagailu kuantikoari Ikerbasque-ren eraiikinean, etorkizuneko konputazioaren ikuspegi bat eskainiz.
