Skip to main content
dd
CIC nanoGUNE
  • en
  • es
  • eu

User account menu

  • Sartu

Main Menu ES

  • nanoGUNE
    • Hitz bitan
    • Antolakuntza eta finantzaketa
    • Pertsonak
    • Bat egin
    • Bizi
    • Prentsa-bulegoa
    • nanoPeople
  • Ikerketa
    • Ikerketa
    • Argitalpenak
    • Proiektuak
    • Kanpo-zerbitzuak
  • Transferentzia
    • Transferentzia
    • Enpresa berriak
    • PI Zorroa
    • Industry collaborative research positions
    • Strategic lines
    • Kanpo-zerbitzuak
    • Albisteak
  • Formakuntza
    • Master projects
    • Gradu amaierako proiektuak
    • Udako praktikaldiak
    • Doktoretza programa
  • Gizartea

User menu

  • Sartu
  1. Azala
  2. Prentsa-bulegoa
  3. Jose Maria Pitarke, Jakiundeko kide oso izendatua

Jose Maria Pitarke, Jakiundeko kide oso izendatua

2022/11/22

NanoGUNEko zuzendaria, Jose Maria Pitarke, Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademiaren kide hautetsi osoa izateko izendatu zuten pasa den azaroaren 18an Argomanizen egin zuten udazkeneko Osoko Bilkuran.

Pitarke Jakiunde

Jakiunde 2007ko urriaren 25ean eratu zen Donostian, Eusko Ikaskuntzaren ekimenaren eraginez eta Euskal Herriko Unibertsitate guztien laguntzaz. Jakiunde, maila goreneko erakunde aholkulari gisa, gizartearentzat erreferentziazko foroa izateko helburuz sortu zen. Asmoa da ereduzko erakundea izatea, osaeran nahiz jardueran; gidaria izatea, zorroztasun zientifikoarengatik eta ezagutzarengatik; eta ekintzekin eta aholkuekin gaur egungo arazoetarako egokiak diren irtenbideak aurkitzen laguntzea.

Jakiundeko gaur egungo Juan Ignacio Perez Iglesias biologoaren lehendakaritzapean, eta Pedro Miguel Etxenike fisikaria ohorezko lehendakaria dela, zientzia hutsen eta aplikatuen zenbait arlotan, arte-sorkuntzan eta pentsamendu kritikoan ospetsuak diren hainbat pertsona biltzen ditu Akademiak. Haien xedea da elkarrekin lan egitea, etorkizuneko erronka berrien aurrean duten pertzepzio kualifikatua gizarteari eskaintzeko. 

NanoGUNEko zuzendaria, Jose Maria Pitarke, Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna da UPV/EHU-n, baita Elhuyarreko lehendakaria ere. Beste hiru pertsonekin batera izan da izendatua Akademiako kide oso izateko: Juan Jose Alvarez UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna, Nekane Balluerka UPV/EHUko Psikologia Klinikoa eta Osasun eta Ikerketa Metodologia Saileko katedraduna, eta Tomas Marco konpositore entzutetsua.

Tags
Jakiunde
  • whatsapp
  • facebook
  • twitter
  • linkedin
  • print

Lotutako albisteak

  • 2025/05/06

    NanoGUNEren Dorre Kuantikoa —The Quantum Tower— eraikitzen hasi da

  • 2025/04/01

    Donostia, spintronikaren eta orbitronikaren hiriburu

  • 2025/02/14

    Review Article Highlights 25 Years of Modern Near-field Optical Nanoimaging

  • 2025/02/11

    Scientists synthesize 2D polyaniline crystal with unique metallic out-of-plane conductivity

  • 2025/02/07

    Emakumeak Zientzianek berdintasunaren aldeko ekintza txiki bakoitzaren ahalmena azpimarratzen du

  • CIC nanoGUNE
  • Tolosa Hiribidea, 76
  • E-20018 Donostia / San Sebastian
  • +34 943 574 000 · nano@nanogune.eu
  • Facebook Twitter Youtube Linkedin Instagram Subscribe to our Newsletter

Menú pie principal

  • nanoGUNE
  • Ikerketa
  • Transferentzia
  • Formakuntza
  • Gizartea
  • nanoPeople

Menú pie servicios

  • Kanpo-zerbitzuak
  • Argitalpenak
  • Mintegiak
  • Bat egin
  • Prentsa-bulegoa
  • Kontratatzailearen profila
  • Corporate Compliance

Menú pie grupos

  • Nanomagnetismoa
  • Nanooptika
  • Self AssemblyAutomihiztadura
  • Nanobiosistemak
  • Nanogailuak
  • Mikroskopia Elektronikoa

Menú pie grupos 2

  • Teoria
  • Nanomaterialak
  • Detekzio Kuantikoko Mikroskopia
  • Nanoingeniaritza
  • Hardware Kuantikoa

Funded by

  • EJ/GV
  • Diputación
  • FEDER
  • FEDER
  • Ministerio de Ciencia e Innovación

Member of

  • BRTA
  • SOMM

Distinctions

  • Distinción de Excelencia María de Maeztu 2022-2025
  • Excellence Research
  • UNE-166002

Menú legales

  • Irisgarritasuna
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookiei buruzko politika
  • Konfidentzialitate politika
by ACC