Prentsa-bulegoa
Albisteak
Bikoitia ala bakoitia: molekula bakar batek aldea egiten du mundu kuantikoan
CIC nanoGUNEko Detekzio Kuantikoko Mikroskopia taldeko ikertzaileek, Santiago de Compostelako Unibertsitateko CiQUS zentroko kimikariekin lankidetzan, frogatu dute kate kuantiko bati molekula bakar bat gehitzeak edo kentzeak errotik alda dezakeela kate horrek supereroale batekin duen interakzioa. Gakoa ezaugarri sinple batean datza: parekotasuna, hau da, katearen unitate-kopurua bikoitia edo bakoitia den. Hala, unitate-kopuru bakoitia duten kateek interakzio magnetikoak ezartzen dituzte supereroalearekin; unitate-kopuru bikoitia dutenek, berriz, ez. Ikerketa honen emaitzak Nature aldizkari ospetsuan argitaratu dira.
MIRA 2026, mikrorobotika medikorako leiho bat
Egun hauetan, urriaren 14tik 16ra, Donostiako Aquariumak MIRA 2026, International Conference on Micro-Robotics for Real-World Medical Applications konferentzia hartuko du, zeinaren helburua baita berrikuntza bultzatzea, ikerketa translazionala indartzea eta behar mediko kritikoei erantzuteko soluzio mikrorobotikoen garapena eta ezarpena bizkortzea.
NanoGUNEk Kataluniako Gobernuko ordezkariak hartu ditu
CIC nanoGUNE-n izan da IKUR komunitatea
IKUR komunitateak bi lan-jardunaldi egin ditu nanoGUNE-n, uztailaren 15ean eta 17an, helburu hauekin: ezagutza eta lortutako aurrerapenak partekatzea eta IKUR-Quantum Technologies eta IKUR-HPC&AI proiektuen arteko lankidetza sendotzea. Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saileko ordezkariak izan dira jardunaldietan; hain zuzen, Adolfo Morais Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordea, Amaia Esquisabel Politika Zientifikoko zuzendaria eta Maialen Agirre Berrikuntzako zuzendaria.
CIC nanoGUNE-k Maria de Maeztu Bikaintasun Unitatea saria jaso du hirugarren aldiz jarraian
CIC nanoGUNE-k hirugarren aldiz jarraian eskuratu du Maria de Maeztu Bikaintasun Unitatea saria, Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Kubo Urdinaren Auditorioan egindako jarduera instituzional batean; Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak antolatu du ekitaldia, 2025eko ekitaldian saritutako ikerketa-zentro eta -unitateak aintzatesteko. nanoGUNE ordezkatuz izan ziren han José María Pitarke zuzendari nagusia eta Luis Hueso ikertzaile nagusia, zeinak zentroa nanozientziaren eta nanoteknologiaren nazioarteko erreferente gisa aintzatesten duen saria jaso baitu.
Purely Dynamic Skyrmion Phase discovered
In a recent article published in Physical Review Letters (Phys. Rev. Lett. 137, 026703 (2026)), a collaboration of scientists from Turkey, the UK and the Nanomagnetism group at nanoGUNE have discovered a non-equilibrium skyrmion phase that has no equilibrium equivalent but is instead fundamentally associated with the oscillating magnetic fields that are driving the non-equilibrium dynamics in two-dimensional lattice systems.
A new ultra-compact sensor paves the way for more powerful and scalable silicon quantum processors
Researchers from the Quantum Hardware group at CIC nanoGUNE, in collaboration with the British company Quantum Motion, have demonstrated an advanced readout sensor for spin qubits that, while being more compact that previous designs, can reach the level of readout precision needed to implement quantum error correction protocols. The study has been published in the journal Nature Sensors.
TextaDNA proiektua DNA-oinarriko zuntz polimerikoen bitartezko datu-biltegiratzea garatzen ari da
TextaDNA proiektua, EIC Pathfinder programak finantzatua eta CIC nanoGUNE-k koordinatua, etengabe aurrera doa bere misioan: zuntz polimerikoetan integratutako DNA oinarri duen datu-biltegiratzearen belaunaldi berri bat garatzea. DNA-sintesi eta -sekuentziazioan espezializatutako Eurofins Genomics multinazional alemaniarrarekin elkarlanean, lan-fluxu oso bat eraikitzen ari da partzuergoa, zeinak aukera emango baitu informazio digitala DNA-sekuentzietan kodetzeko, polimero-oinarriko nanomaterialetan txertatzeko eta, geroago, fideltasun handiz berreskuratu eta deskodetzeko.
KONPUTAZIO KUANTIKOA ETA TRADIZIONALA: ETORKIZUNA AZELERATUKO DUEN ALIANTZA
CIC nanoGUNEren proiektu berri honetan, materialen eskala nanometrikoko jokaera aztertzeko koderik erabilienetakoa bihurtu den SIESTA programa egokituko da, konputazio klasikoa eta konputazio kuantikoa uztartzen dituzten lan-fluxu hibridoetarako. SIESTAren eta ordenagailu kuantikoaren arteko hibridazio honi esker, komunitate zientifikoak modu irisgarri eta orokorragoan erabili ahal izango du IBM-Basque Country delakoa.
Industriak, erakundeek eta ikerketak bat egin dute Donostian gaitasun kuantikoan aurrerapausoak emateko
Nazioarteko 100 eragilek baino gehiagok aztertu dute elkarrekin ikerketa kuantikotik euskal ekosistemaren barruko aplikazio industrialerainoko bidea. Quantum Readiness for Business ekitaldiak Euskadik teknologia kuantikoen arloan dituen estrategia, abangoardiako azpiegitura eta lankidetza-aukerak erakutsi ditu.
Agenda
| Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
|---|---|---|---|---|---|---|
|
28
|
29
|
30
|
1
|
2
|
3
|
4
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
5
|
6
|
7
|
8
|
9
|
10
|
11
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
12
|
13
|
15
|
17
|
18
|
||
|
|
|
|
|
|
||
|
20
|
22
|
24
|
25
|
|||
|
|
|
|
|
|||
|
26
|
27
|
28
|
29
|
30
|
31
|
1
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Ekitaldiak
- 2027/02/03 - 2027/02/05
nanoGUNE Winter School 2027
- 2028/06/26 - 2028/06/30
MML 2028
nanoTEKA
Aurkitu argazkiak, irudi esperimentalak, bideoak, audioak eta nanoGUNErenirudi korporatiboa.
