Skip to main content
dd
CIC nanoGUNE
  • en
  • es
  • eu

User account menu

  • Sartu

Main Menu ES

  • nanoGUNE
    • Hitz bitan
    • Antolakuntza eta finantzaketa
    • Pertsonak
    • Bat egin
    • Bizi
    • Prentsa-bulegoa
    • nanoPeople
  • Ikerketa
    • Ikerketa
    • Argitalpenak
    • Proiektuak
    • Kanpo-zerbitzuak
  • Transferentzia
    • Transferentzia
    • Enpresa berriak
    • PI Zorroa
    • Industry collaborative research positions
    • Strategic lines
    • Kanpo-zerbitzuak
    • Albisteak
  • Formakuntza
    • Master projects
    • Gradu amaierako proiektuak
    • Udako praktikaldiak
    • Doktoretza programa
  • Gizartea

User menu

  • Sartu
  1. Azala
  2. Nanoingeniaritza
  3. CIC nanoGUNEren Prospect Biotech enpresa-proiektua saritu du EIT Jumpstarter-ek

CIC nanoGUNEren Prospect Biotech enpresa-proiektua saritu du EIT Jumpstarter-ek

2025/11/27

Abenduan eratuko den enpresa berriak zelulen hazkuntza optimizatuko du Raman espektroskopia, nanopartikulak eta adimen artifiziala konbinatuz. Teknologia horri esker, hazkuntzako anomaliak garaiz detektatu ahal izango dira, eta eraginkorragoa izango da minbiziaren aurkako tratamenduak bizkortzeko, hala nola CAR-T.

half
Javier Plou nanoGUNEn

CIC nanoGUNE Prospect Biotech enpresa-proiektua abiarazten ari da. Enpresa-ekimen horren helburua da terapia zelularren (CAR-T, adibidez) ekoizpen- eta jarraipen-faseak optimizatzea, eskuragarriagoak eta eraginkorragoak izan daitezen. Javier Plou ikertzaileak nanoGUNEn garatutako teknologia bat ustiatuko du enpresa berriak, zeinak Basque Tek Ventures-en eta Europako Batasunaren EIT Jumpstarter programa ezagunaren babesa izan du, eta aste honetan bertan saritu dute Budapesteko final handian. 

Javier Plou Prospect Biotech-eko zuzendari zientifikoak zientzia jardunbide klinikora eramateko zuen grina izan zen enpresa-proiektu honen abiapuntua. Proiektu horrek, gaur egun, minbiziaren aurka borrokatzeko immunologia-sistema erabiltzen duten tratamenduen, hala nola CAR-T tratamenduen, etorkizuna eraldatuko du. 

CAR-T terapia pazientea bere buruaren emaile bihurtzen den tratamendu mota bat da. Pazientearen T linfozitoak aldatzean datza, tumore-zelulei erasotzeko gaitasuna izan dezaten. Baina nola jakin daiteke, denbora errealean eta prozesua kaltetu gabe, CAR-T terapia batek behar bezala funtzionatzen duen? Zelula-hazkuntzak monitorizatzeko eraginkortasun-faltak mugatzen du terapia. Gainera, gaur egungo teknologiek ez dute kalitate-kontrol optimoa ahalbidetzen, eta horrek eragina du eskalagarritasunean, eta garestitu egiten du prozesua. 

Prospect Biotech irtenbide bat garatzen ari da, Raman espektroskopian —ukipenik eta erreaktiborik gabe konposizio molekularra aztertzeko gai den teknika optikoa— eta nanopartikulekin hobetutako modalitatean oinarritua, seinalea anplifikatzeko eta biomarkatzaileen detekzioan sentikortasuna handitzeko. Bien konbinazioak, adimen artifizialeko algoritmoekin integratuta, aukera ematen du prozesu zelularraren parametro kritikoak denbora errealean monitorizatzeko, anomalia goiztiarrak detektatzeko eta ekoizpena denbora errealean optimizatzeko. 

“Laborategiko ideia gisa hasi zena inpaktu biomedikoko benetako potentziala duen ekimen batean sendotu da”, adierazi du Ainara Garcia Gallastegui nanoGUNEko teknologia-transferentziako arduradunak. “Kostuak murrizteko, eraginkortasuna hobetzeko eta, batez ere, CAR-T bezalako tratamendua behar duten pertsonei lehenago eta modu seguruagoan iristen laguntzeko sortu da enpresa berri hau”, gehitu du Garcia Gallasteguik.

Immunoonkologian azkenaldian izan diren aurrerapenei esker dagoeneko pazienteen biziraupena hobetzen ari da, eta nanoGUNEk patentatutako teknologia honek tresna berriak eskaintzen ditu medikuntza pertsonalizatu eraginkorragoa, eskuragarriagoa eta seguruagoa lortzeko bidean aurrera egiteko.

Europako aintzatespena: EIT Jumpstarter

Javier Plou buru duen enpresa-ekimenak bigarren postua lortu du EIT Jumpstarter programa ospetsuaren Osasunaren kategorian. Programa hori Europako azelerazio-programa nagusietako bat da etapa goiztiarretan dauden ikertzaileentzat eta eragile berritzaileentzat. Hainbat sektoretan egindako hasierako 908 hautagaitzetatik, nanoGUNE buru duen ekimena bikaintasun zientifikoagatik eta merkatuan duen ahalmenagatik nabarmendu zen, eta Budapesteko Final Handian leku bat lortu zuen 2025eko azaroaren 25ean. Final horretan, hautatutako hautagaiek beren proiektuak aurkeztu zituzten inbertitzaile errealen aurrean, eta Prospect Biotech ekimenak bigarren saria lortu zuen Osasunaren kategorian.

EIT Jumpstarter EBk finantzatutako ekimen bat da, 7 hilabetekoa, eta ikerketa negozio bideragarri bihurtzen laguntzeko diseinatuta dago. Parte-hartzaileek 12.000 €-rainoko funtsa jasotzen dute finantzaketarako, enpresa-oinarrien inguruko prestakuntza intentsiborako eta mentoretza, inbertsio eta lidergo industrialeko europar sare batez baliatzeko, irabazle suertatuz gero dagozkien sariez gain.

Javier Plou 

Bioteknologiako Gradua eta Bioingeniaritzako Masterra egin zituen Zaragozako Unibertsitatean, eta mikrofluidika-sistemen bidez giza ehunak erreproduzitzen dituzten plataformetako zelulen hazkuntzan oinarritutako ikerketa-ibilbideari ekin zion. Aldi horretan, hazkuntza-prozesuak hobeto ulertzen eta laginak suntsitu gabe analizatzeko tresnak garatzen saiatu zen. Kezka horrek bultzatuta, CIC biomaGUNEn eta CIC bioGUNEn lan egin zuen 2017an, non doktoretza-tesia egin baitzuen nanopartikuletan oinarritutako sentsoreen garapenari buruz, tumoreen mikroingurunea eta horrek erantzun immunean duen eragina aztertzeko. Tesia amaitu ondoren, bere ikerketaren emaitzak eremu aplikatura eramateko nahiak bultzatuta, nanoGUNEko proiektu batekin bat egin zuen 2022an, Andreas Seifertekin batera. Proiektu horren helburua da teknologia horiek terapia zelularretan integratzea, Raman espektroskopiaren eta haren SERS aldaeraren bidez. Proiektua sendotuz joan da, eremu biomedikoan benetako eragina izan dezakeen enpresa-ekimen bihurtu den arte.

Tags
TECHNOLOGY TRANSFER
Nanomedicine
  • whatsapp
  • facebook
  • twitter
  • linkedin
  • print

Lotutako albisteak

  • 2025/11/28

    Rapid fabrication of self-propelled, steerable magnetic microcatheters for precision medicine

  • 2025/11/21

    Gerenteen Hamaiketakoa ospatu da nanoGUNEn, teknologia kuantikoetan arreta jarriz

  • 2025/11/07

    Beatriz Martín García receives one of the 2025 Journal of Materials Chemistry Lectureship runner-up awards

  • 2025/10/27

    "NANOTEKNOLOGIAK AURRERAKUNTZA GARRANTZITSUAK EKARRIKO DITU MEDIKUNTZAN"

  • 2025/10/22

    Milia Kuantikoa: fisika kuantikoaren ikerketaren ibilbidea Donostian

  • CIC nanoGUNE
  • Tolosa Hiribidea, 76
  • E-20018 Donostia / San Sebastian
  • +34 943 574 000 · nano@nanogune.eu
  • Facebook Twitter Youtube Linkedin Instagram Subscribe to our Newsletter

Menú pie principal

  • nanoGUNE
  • Ikerketa
  • Transferentzia
  • Formakuntza
  • Gizartea
  • nanoPeople

Menú pie servicios

  • Kanpo-zerbitzuak
  • Argitalpenak
  • Mintegiak
  • Bat egin
  • Prentsa-bulegoa
  • Kontratatzailearen profila
  • Corporate Compliance

Menú pie grupos

  • Nanomagnetismoa
  • Nanooptika
  • Self AssemblyAutomihiztadura
  • Nanobiosistemak
  • Nanogailuak
  • Mikroskopia Elektronikoa

Menú pie grupos 2

  • Teoria
  • Nanomaterialak
  • Detekzio Kuantikoko Mikroskopia
  • Nanoingeniaritza
  • Hardware Kuantikoa

Funded by

  • EJ/GV
  • Diputación
  • FEDER
  • FEDER
  • Ministerio de Ciencia e Innovación

Member of

  • BRTA
  • SOMM

Distinctions

  • Distinción de Excelencia María de Maeztu 2022-2025
  • Excellence Research
  • UNE-166002

Menú legales

  • Irisgarritasuna
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookiei buruzko politika
  • Konfidentzialitate politika
by ACC