Related news by tag Women in Science

Zientzia bada nesken kontua

Otsailaren 11tik aurrera, batik bat otsailaren 11tik 18ra bitarteko astean, egingo dira Emakumeak Zientzian 2022 ekimenaren ekintzak Donostian. Era askotako jardueraz osatutako programa zabal bat antolatu da, “zientzia bada nesken kontua” mezua ahalik eta pertsona gehienei helarazteko eta zientziaren eta teknologiaren eremuan sarbide eta garapen profesional berdinzalea lortzeak duen garrantzia azpimarratzeko.

Indartsu hasi da Emakumeak Zientzian

Emakumeak Zientzian ekimenaren koordinatzaileek sarrera labur bat egin dute, eta, ondoren, Marisol Garmendia Donostia Sustapeneko lehendakariordeak azpimarratu du ezinbestekoa dela emakumeek zientzian egiten duten lana ikusaraztea. “Gure hirian harro sentitzeko moduko errealitate bat dugu: hemen bizi diren ikertzaileen % 47 emakumea da, eta Talent Housen jasotzen dugun kanpoko talentuaren % 37.

Emakumeak zientzia eta teknologiaren lehen lerrora

Urtez urte handituz doan proiektuaren lankidetza-akordioa sinatu duten 24 erakundeak zientzia eta teknologiaren sarearen erakusle garrantzitsuak dira Euskadin: Materialen Fisika Zentroa (CFM CSIC-EHU), Achúcarro, CIC biomaGUNE, CIC nanoGUNE, Deustoko Unibertsitatea, POLYMAT, Basque Centre for Climate Change (BC3), Basque Center for Applied Mathematics (BCAM), Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL), Biodonostia, Ceit, Cidetec, Donostia International Physics Center (DIPC), Elhuyar, Eureka!

Emakumeak zientzian, gizarte osoaren onurarako

Gainera, aurten, erakundeek ahalegin berezia egin nahi dute daukagun talentu guztia esparru zientifiko-teknologikora erakartzeko, horrela lehenago iritsiko baitira gizarte gisa ditugun erronka handietarako irtenbideak. Ildo horretatik, “azpimarratu nahi dugu emakumeen eta gizonen arteko erantzunkidetasuna ezinbestekoa dela pertsona guztientzat sarbide eta garapen profesional berdinzalea bultzatzeko”, adierazi dute Emakumeak Zientzian proiektuko antolakuntzatik.

Emakumeak zientzian, bizimodu bete baten bila dabiltzan pertsonak

Urtero, ekimenaren helburu nagusiak betetzeaz gain, Emakumeak Zientzian kolektiboak hausnarketa sakona egiten du egoera zientifiko-teknologikoa behar bezala aldatzen laguntzeko. Hala, aurten “nabarmendu nahi dugu zientziaren eta teknologiaren alorreko pertsonek beren beharrak, grinak, konpromisoak eta zaletasunak dituztela”, adierazi dute Emakumeak Zientzian proiektuaren antolatzaileek.

Subscribe to