Skip to main content
dd
CIC nanoGUNE
  • en
  • es
  • eu

User account menu

  • Sartu

Main Menu ES

  • nanoGUNE
    • Hitz bitan
    • Antolakuntza eta finantzaketa
    • Pertsonak
    • Bat egin
    • Bizi
    • Prentsa-bulegoa
    • nanoPeople
  • Ikerketa
    • Ikerketa
    • Argitalpenak
    • Proiektuak
    • Kanpo-zerbitzuak
  • Transferentzia
    • Transferentzia
    • Enpresa berriak
    • PI Zorroa
    • Industry collaborative research positions
    • Strategic lines
    • Kanpo-zerbitzuak
    • Albisteak
  • Formakuntza
    • Master projects
    • Gradu amaierako proiektuak
    • Udako praktikaldiak
    • Doktoretza programa
  • Gizartea

User menu

  • Sartu
  1. Azala
  2. Emakumeak zientzia eta teknologiaren lehen lerrora

Emakumeak zientzia eta teknologiaren lehen lerrora

2022/12/15

Hogeita lau euskal erakundek bat egin dute Emakumeak Zientzian proiektuarekin, lankidetza-hitzarmen berri bat sinatuz, eta, hala, ekimenaren helburuekiko konpromisoa berretsiko dute: zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek eta nerabeek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea. Helburu horiek kontuan hartuta, erakundeek indarrak batu dituzte Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta (otsailaren 11n ospatzen da urtero) elkarrekin egingo diren jardueren programa antolatzeko.

default
Emakumeak Zientzian

Urtez urte handituz doan proiektuaren lankidetza-akordioa sinatu duten 24 erakundeak zientzia eta teknologiaren sarearen erakusle garrantzitsuak dira Euskadin: Materialen Fisika Zentroa (CFM CSIC-EHU), Achúcarro, CIC biomaGUNE, CIC nanoGUNE, Deustoko Unibertsitatea, POLYMAT, Basque Centre for Climate Change (BC3), Basque Center for Applied Mathematics (BCAM), Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL), Biodonostia, Ceit, Cidetec, Donostia International Physics Center (DIPC), Elhuyar, Eureka! Zientzia Museoa, Biofisika Bizkaia Fundazioa (FBB), Ikerlan, Ingeniariak -  Gipuzkoako Ingeniari Industrialen Elkargo Ofiziala, Euskadiko Parke Teknologikoa, Tecnalia, Tecnun-Escuela de Ingenieria, UPV/EHUko Informatika Fakultatea, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola eta Kimika Fakultatea.

Batasun hori Emakumeak Zientzian jendea biltzeko bokazioarekin jaiotako proiektua delako izan da posible; ateak zabalik izanda eta elkarrekin hobeak garela argi duena. Hala, erakunde antolatzaileak, zientziaren eta teknologiaren arloko dozenaka profesionalen (ikertzaileak, unibertsitateko irakasleak, ingeniariak etab.) inplikazioari eta dedikazioari esker, 50 jarduera baino gehiago izango dituen programa zabal bat diseinatzen ari dira, era askotako jarduerekin, ‘zientzia bada nesken kontua’ mezua ahalik eta pertsona gehienei helarazteko. Programa osoa datorren urtarrilaren 18an jakinaraziko da eta orduan irekiko dira izen emateak. Atzerako kontaketa martxan da!

Aipatzekoa da joan den urtean Emakumeak Zientzian ekimenak irabazi dituela STEAM Euskadi lehen saria eta genero-ikuspegiaren aipamen berezia beste erakunde batzuek sustatutako STEAM hezkuntza-ekimen berritzaileenaren kategorian, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Innobasquek emanda, bai eta Donostiako Udalak Donostiako Sustapenaren bidez Berrikuntzaren IX. Astean emandako aintzatespena ere.

Aurrekariak

Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2016. urtean otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna zela aldarrikatzea erabaki zuen, emakumeek eta neskek zientzian erabateko eta bidezko parte-hartzea izan dezaten. Emakumeak Zientzian antolatzen duten erakundeek helburu estrategikotzat dute hori, eta, testuinguru horretan, bat egiten dute jarduera-programa zabal bat sustatu, antolatu, garatu, aurkeztu eta gauzatzeko, urteak igaro ahala gero eta handiagoa bilakatzen ari dena.

2017an, CIC nanoGUNE ikerketa-zentroak sentsibilizazio- eta dibulgazio-jarduerak egin zituen. 2018an eta 2019an, Materialen Fisikako Zentroak (CFM CSIC-EHU), Donostia International Physics Center (DIPC) eta CIC biomaGUNEk bat egin zuten Emakumeak Zientzian ekimenarekin, eta lau zentroek jarduera-programa zabalago bat eskaini zuten. 2020an, dagoeneko bederatzi erakunde elkartu ziren proiektuarekin. 2021eko otsailean, pandemiak eragindako osasun-krisiari aurre eginez, 11 erakundek bat egin zuten jarduera-programa bat aurkezteko —gehiena birtuala—. 2022an hamazazpi erakundek bat egin zuten proiektuarekin. 2023rako, hogeita lau erakundek berretsi dute proiektuaren helburuekiko konpromisoa eta bat egin dute gero eta pertsona gehiagorengana iritsiko den jarduera-programa prestatzeko.

Tags
Women in Science
Nanotechnology
nanoscience
research
  • whatsapp
  • facebook
  • twitter
  • linkedin
  • print

Lotutako albisteak

  • 2025/05/06

    NanoGUNEren Dorre Kuantikoa —The Quantum Tower— eraikitzen hasi da

  • 2025/04/01

    Donostia, spintronikaren eta orbitronikaren hiriburu

  • 2025/02/14

    Review Article Highlights 25 Years of Modern Near-field Optical Nanoimaging

  • 2025/02/11

    Scientists synthesize 2D polyaniline crystal with unique metallic out-of-plane conductivity

  • 2025/02/07

    Emakumeak Zientzianek berdintasunaren aldeko ekintza txiki bakoitzaren ahalmena azpimarratzen du

  • CIC nanoGUNE
  • Tolosa Hiribidea, 76
  • E-20018 Donostia / San Sebastian
  • +34 943 574 000 · nano@nanogune.eu
  • Facebook Twitter Youtube Linkedin Instagram Subscribe to our Newsletter

Menú pie principal

  • nanoGUNE
  • Ikerketa
  • Transferentzia
  • Formakuntza
  • Gizartea
  • nanoPeople

Menú pie servicios

  • Kanpo-zerbitzuak
  • Argitalpenak
  • Mintegiak
  • Bat egin
  • Prentsa-bulegoa
  • Kontratatzailearen profila
  • Corporate Compliance

Menú pie grupos

  • Nanomagnetismoa
  • Nanooptika
  • Self AssemblyAutomihiztadura
  • Nanobiosistemak
  • Nanogailuak
  • Mikroskopia Elektronikoa

Menú pie grupos 2

  • Teoria
  • Nanomaterialak
  • Detekzio Kuantikoko Mikroskopia
  • Nanoingeniaritza
  • Hardware Kuantikoa

Funded by

  • EJ/GV
  • Diputación
  • FEDER
  • FEDER
  • Ministerio de Ciencia e Innovación

Member of

  • BRTA
  • SOMM

Distinctions

  • Distinción de Excelencia María de Maeztu 2022-2025
  • Excellence Research
  • UNE-166002

Menú legales

  • Irisgarritasuna
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookiei buruzko politika
  • Konfidentzialitate politika
by ACC