Albisteak

  • nanoGUNEn instalatutako nanofabrikazio-tresna batek mikroskopia elektronikoaren euskal azpiegitura indartuko du

    CIC nanoGUNEk jardunaldi bat egin du gaur tresna berri bat ezagutzera emateko: CRYO Plasma FIB. Europan eta munduan dauden bakarretako bat da, eta berriki instalatu da zentroan. Tresna aurkezteaz gain, mikroskopia elektronikoaren euskal azpiegitura indartzeko akordioa aurkeztu du.  BioGUNEk, biomaGUNEk, energiGUNEk eta nanoGUNEk sinatu dute hitzarmena —BRTA aliantzako ikerketa kooperatiboko zentroek—, ikerketa-taldeei eta industria-bezeroei mikroskopia elektronikoko soluzio integralak eskaintzeko.

  • CIC nanoGUNE obtains three Marie-Sklodowska-Curie Individual Fellowship projects

    The Cooperative Research Center nanoGUNE has achieved three Marie-Sklodowska Curie Individual Fellowship projects in the 2023 call, obtaining 624.071,52€ in total. The objective of this European programme is to support the education and the professional development of postdoctoral researchers by offering them a contract for 12 to 36 months including personnel recruitment and research expenses. This is an initiative of the European Commission inside the Horizon Europe program, and it funds researchers of any nationality with a maximum of eight years of research experience.

  • Emakumeak Zientzian, zientziaz haragoko bizitza

    150 pertsona baino gehiago elkartu dira Intxaurrondo Kultur Etxean Emakumeak Zientzian ekimenaren 8. edizioari hasiera emateko. Jai-giroan azpimarratu dute zientziaren eta teknologiaren alorreko pertsonak beren beharrak, grinak, konpromisoak eta zaletasunak dituztela. Gainera, zientzia eta teknologiaren alorreko zenbait pertsona protagonista dituen eta ekimenerako berariaz sortutako bideoa aurkeztu da, zientziaz haragoko bizitzan arreta jarriz.

  • Niklas Friedrich, tesi esperimental onenaren GEFES 2023 sariduna

    nanoGUNEko Nanoirudia taldeko ikertzaile Niklas Friedrichi materia kondentsatuaren fisika esperimentaleko doktoretza-tesirik onenaren saria eman dio Espainiako Fisikako Errege Elkarteko (RSEF) Materia Kondentsatuaren Fisikako Dibisioak (GEFES), Electronic transport through suspended graphene nanoribbons using a scanning tunneling microscope izenburupean eginiko tesiagatik.

  • Emakumeak zientzian, bizimodu bete baten bila dabiltzan pertsonak

    Hogeita hamabi euskal erakundek bat egin dute Emakumeak Zientzian proiektuarekin, eta, hala, ekimenaren helburuekiko konpromisoa berretsiko dute: zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek eta nerabeek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea. Helburu horiek kontuan hartuta, erakundeek indarrak batu dituzte jarduera-programa bat elkarrekin antolatzeko, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta (otsailaren 11n izaten da urtero). 

  • Emakumeak zientzian, bizimodu bete baten bila dabiltzan pertsonak

    Hogeita hamabi euskal erakundek bat egin dute Emakumeak Zientzian proiektuarekin, eta, hala, ekimenaren helburuekiko konpromisoa berretsiko dute: zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek eta nerabeek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea. Helburu horiek kontuan hartuta, erakundeek indarrak batu dituzte jarduera-programa bat elkarrekin antolatzeko, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta (otsailaren 11n izaten da urtero). 

  • Nanozientzia kuantikoa, nanomaterialak eta nanomedikuntza CIC nanoGUNEren udako praktika-programaren ardatz

    CIC nanoGUNEk Udako Praktika Programan parte hartzeko urteroko deialdia zabaldu berri du. Programa honen bitartez, nanoGUNEk aukera paregabea eskaintzen die unibertsitateko ikasleei puntako ikerketa-zentro bateko jarduera bertatik bertara ezagutzeko.

  • Egitura biologiko konplexuen inprimatzea aplikazio medikoetarako

    Giza ehunak eta organoak birsortzeko behar den zehaztasunarekin eta konplexutasunarekin sortzeko tresna bat medikuen eta ikertzaileen eskura jartzeko elkarlanean dihardute CIC nanoGUNE eta POLYMAT ikerketa-zentroek eta Indart3D, 3D inprimatze-enpresak. NANOPRINT BIO proiektua ikerketa-zentroen eta enpresen arteko lankidetzatik sortu da, eta Eusko Jaurlaritzaren Hazitek 2023 I+Grako laguntza-programaren babesa du.

  • DNA bidezko datu digitalen biltegiratze egonkor, eraginkor eta jasangarria helburu

    CIC nanoGUNE nanozientziaren euskal ikerketa-zentroa informazio digitala duen DNA gordetzeko material berriak ikertzen eta garatzen ari da. NanoGUNEko Automihiztadura taldeak zuzentzen duen etorkizun handiko ikerketa-lerro hau nanoGUNEk koordinatuko duen Europako Batasuneko EIC PathFinder proiektu batean —TextaDNA proiektua— kokatzen da, eta nanoGUNErekin batera, Eurofins Genomics erakunde alemaniarrak, DNAren sintesiaren eta sekuentziazioaren alorrean Europako erakunderik handienetakoak, parte hartzen du. Hain zuzen ere, 2,5 milioi euroko dirulaguntza jasoko du proiektuak eta laguntza hori ekipamendua erosteko eta ikerketa-ildo horretarako lan-taldea osatzeko erabiliko da.

  • Nanodevices group hosts Interfast and Sinfonia project meetings

    Nanodevices group, lead by Luis Hueso, has hosted the INTERFAST and SINFONIA project meetings from 25 to 27 October 2023. NanoGUNE, with other European national institutes is a partner of both projects.

Agenda

Al As Az Og Or Lr Ig
26
27
28
29
1
2
3
 
 
 
 
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
 
25
26
27
28
29
30
31

nanoTEKA

Aurkitu argazkiak, irudi esperimentalak, bideoak, audioak eta nanoGUNErenirudi korporatiboa.

Harremana

Itziar Otegui
Komunikazio arduraduna
+34 943574024
i.otegui@nanogune.eu

Prentsa bulegoa:

+34 688860706
com@nanogune.eu