Microsite es: . Grupo:
You are here

Albisteak

Albisteak: Gizartea

Irakasleentzako zientzia- eta komiki-tailerra

29/02/2016

CIC nanoGUNE eta Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa-zentroek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleentzako zientzia- eta komiki-tailer bat antolatu dute nanoKOMIK proiektuaren baitan.

Udako Praktika Programan izena emateko epea zabalik dago

02/02/2016

Udan nanoGUNEn praktikak egin nahi? Oraintxe duzu aukera. Izan ere, aste hontan ireki dugu Udako Praktika Programan izena emateko aukera.

Nanozientzia komiki bidez

nanoKOMIK
26/01/2016

CIC nanoGUNE eta Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa-zentroek, zeinak nanozientzian eta materialen zientzian baitaude espezializatuta, nanofikziozko lehen komiki partaidetzazkoa sortzea, egitea eta hedatzea proposatzen dute, 2016an, nanoKOMIK proiektuaren bidez.

Nanoingeniaritzan oinarritutako diagnostiko biomedikoko tresna berriak

01/12/2015

NanoGUNEko Nanoingenieritza Taldeak, Andreas Seifert doktorea eta Ikerbasque ikertzailea buru duela, oinarrizko nanozientziaren eta ingeniaritza aplikatuaren arteko jakintza-arloak ikertzen ditu, bereziki mikrosistema biomedikoen arloa. Taldearen helburua da zientzia fisikoen eta aplikazio industrialen zein klinikoen arteko zubiak eraikitzea nanoteknologia erabiliz, mikrosistema mediko eta gailu mesoskopiko berriei balio erantsia emateko.

nanoGUNEk bere bosgarren spin-offa jarri du martxan

08/10/2015

Prospero Biosciences enpresak teknologia berritzaile bat garatuko du, masa-espektrometriaren industrian aplikazio-eremu berri bat irekitzeko gai dena. Besteak beste, markatzaile biologikoen ikerketan aurrerapauso esanguratsuak emateko aukera emango du.

Piero Brovetto 2015 saria eman diote Nicolò Maccaferriri

Nicolò Maccaferri magnetooptikako laborategian lanean, nanoGUNEn.
29/09/2015

Nicolò Maccaferri nanoGUNEko doktoretza aurreko ikertzaileari eman diote Piero Brovetto 2015 saria, “nanomagnetismoaren eta nanooptikaren arloetan egin dituen ekarpenengatik eta, bereziki, nanoegitura magnetiko erresonanteen propietate magnetoplasmonikoak ikertzeagatik”.

Irekia nanoteknologiari buruzko PREST-GARA programan parte hartzeko epea

Nano Irakasleentzat ikastaroa
07/09/2015

NanoGUNEk nanoteknologiari buruzko ikastaro bat eskaintzen die institutoetako zientzia eta teknologia irakasleei Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Prest-Gara programaren baitan. Eskolak 2015eko azaroa eta abendua bitartean izango dira.

NanoGUNE bekak: master ikasleentzako deialdia zabaldu da

MOKE set up
24/06/2015

UPV/EHUko Nanozientzia eta Material Berrien Masterren titulazioetako ikasleei zuzendutako 4 beka eskaintzen ditu nanoGUNEk, ikerketa zentroko taldeen baitan master tesia egin nahi duten ikasleei zuzenduta.

NanoGUNEren webgune berria: orotariko publikoarentzako gunea

nanoGUNE_webgunea
19/06/2015

Bisitarien partaidetza sustatzea eta zentroaren lanari buruz berri emateko gune dinamikoa sortzea izan dira gure helburuak

CAF, Petronor eta IKOR, CIC nanoGUNEko bazkide gaurdanik

Bazkide berriak: CAF, Petronor, IKOR
15/06/2015

Hiru eragile industrial horien partaidetzari esker, ezagutza eta teknologia transferitzeko estrategia sendotuko du ikerketa-zentroak. Bestalde, zentroaren xede estrategikoa ere indartuko du puntako hiru enpresa horien partaidetzak, bai eta industriarekin eta industriarako egiten duen lana ere.

Pages

x
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eta nabigazio esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.