Skip to main content
dd
CIC nanoGUNE
  • en
  • es
  • eu

User account menu

  • Sartu

Main Menu ES

  • nanoGUNE
    • Hitz bitan
    • Antolakuntza eta finantzaketa
    • Pertsonak
    • Bat egin
    • Bizi
    • Prentsa-bulegoa
    • nanoPeople
  • Ikerketa
    • Ikerketa
    • Argitalpenak
    • Proiektuak
    • Kanpo-zerbitzuak
  • Transferentzia
    • Transferentzia
    • Enpresa berriak
    • PI Zorroa
    • Industry collaborative research positions
    • Strategic lines
    • Kanpo-zerbitzuak
    • Albisteak
  • Formakuntza
    • Master projects
    • Gradu amaierako proiektuak
    • Udako praktikaldiak
    • Doktoretza programa
  • Gizartea

User menu

  • Sartu
  1. Azala
  2. Prentsa-bulegoa
  3. Winter School, ezagutu CIC nanoGUNEko eguneroko bizimodua

Winter School, ezagutu CIC nanoGUNEko eguneroko bizimodua

2023/02/08

CIC nanoGUNEren Winter School-aren laugarren edizioak ikertzaileen egunerokoa gertutik ezagutzeko aukera eskainiko die 25 ikasleri. Hiru egunez, asteazkenetik (hilak 8) otsailaren 10era (ostirala), ikasle-talde horrek nanoGUNE bezalako ikerketa-zentro bateko eguneroko bizimodua ezagutzeko aukera izango du —nanoGUNE María de Maeztu Bikaintasun Unitatea da, Espainako Ikerketa Agentziak hala aitortuta—.

default
Winter School 2023

Doktore-tesia egiten jarraitzeko aukera aztertzen ari diren fisika, kimika, biologia eta ingeniaritza graduko ikasleei zuzenduta dago Winter School 2023. Neguko eskolan parte hartzen duten ikasleek hiltzaldi akademikoak, zeharkako trebetasunetan trebatzeko saioak eta laborategiko praktikak ikerketa-zentroko laborategi ezberdinetan izango dituzte.

200 eskari baino gehiago jaso dira eta horietatik 25 ikasle aukeratu dira, gehienak Estatuko unibertsitateetatik datoz. Taldea nanozientziako ikerketaren alderdi berritzaileenetan trebatuko da, batez ere, nanoeskalako optikaren, nanobioingeniaritzaren, nanomagnetismoaren eta nanoelekronikaren, nanomaterialen eta teknologia kuantikoen arloetan.

Esperientzia honen asmoa da eguneroko bizimodua aurkeztea benetako ikerketa-laborategi batean, eta etorkizunari buruzko erabakia hartzen laguntzea. Ikasleek ondo baloratzen dituzte horrelako esperientziak. Izan ere,  beren antzeko ikasketak dituzten pertsonek zertan diharduten aurrez aurre ikusteko aukera izan dute. Halaber, ikasleak bat datoz honetan: “nanoGUNEk eskainitako aukerari esker, hobeto ikusi eta ulertu ahal izan dugu zertarako balio duen ikasgeletan hein handi batean modu teorikoan jasotzen dugun ezagutzak”.  

Tags
research
nanoscience
Nanotechnology
  • whatsapp
  • facebook
  • twitter
  • linkedin
  • print

Lotutako albisteak

  • 2025/05/06

    NanoGUNEren Dorre Kuantikoa —The Quantum Tower— eraikitzen hasi da

  • 2025/04/01

    Donostia, spintronikaren eta orbitronikaren hiriburu

  • 2025/02/14

    Review Article Highlights 25 Years of Modern Near-field Optical Nanoimaging

  • 2025/02/11

    Scientists synthesize 2D polyaniline crystal with unique metallic out-of-plane conductivity

  • 2025/02/07

    Emakumeak Zientzianek berdintasunaren aldeko ekintza txiki bakoitzaren ahalmena azpimarratzen du

  • CIC nanoGUNE
  • Tolosa Hiribidea, 76
  • E-20018 Donostia / San Sebastian
  • +34 943 574 000 · nano@nanogune.eu
  • Facebook Twitter Youtube Linkedin Instagram Subscribe to our Newsletter

Menú pie principal

  • nanoGUNE
  • Ikerketa
  • Transferentzia
  • Formakuntza
  • Gizartea
  • nanoPeople

Menú pie servicios

  • Kanpo-zerbitzuak
  • Argitalpenak
  • Mintegiak
  • Bat egin
  • Prentsa-bulegoa
  • Kontratatzailearen profila
  • Corporate Compliance

Menú pie grupos

  • Nanomagnetismoa
  • Nanooptika
  • Self AssemblyAutomihiztadura
  • Nanobiosistemak
  • Nanogailuak
  • Mikroskopia Elektronikoa

Menú pie grupos 2

  • Teoria
  • Nanomaterialak
  • Detekzio Kuantikoko Mikroskopia
  • Nanoingeniaritza
  • Hardware Kuantikoa

Funded by

  • EJ/GV
  • Diputación
  • FEDER
  • FEDER
  • Ministerio de Ciencia e Innovación

Member of

  • BRTA
  • SOMM

Distinctions

  • Distinción de Excelencia María de Maeztu 2022-2025
  • Excellence Research
  • UNE-166002

Menú legales

  • Irisgarritasuna
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookiei buruzko politika
  • Konfidentzialitate politika
by ACC