Skip to main content
dd
CIC nanoGUNE
  • en
  • es
  • eu

User account menu

  • Sartu

Main Menu ES

  • nanoGUNE
    • Hitz bitan
    • Antolakuntza eta finantzaketa
    • Pertsonak
    • Bat egin
    • Bizi
    • Prentsa-bulegoa
    • nanoPeople
  • Ikerketa
    • Ikerketa
    • Argitalpenak
    • Proiektuak
    • Kanpo-zerbitzuak
  • Transferentzia
    • Transferentzia
    • Enpresa berriak
    • PI Zorroa
    • Industry collaborative research positions
    • Strategic lines
    • Kanpo-zerbitzuak
    • Albisteak
  • Formakuntza
    • Master projects
    • Gradu amaierako proiektuak
    • Udako praktikaldiak
    • Doktoretza programa
  • Gizartea

User menu

  • Sartu
  1. Azala
  2. nanoGUNEk bere bosgarren spin-offa jarri du martxan

nanoGUNEk bere bosgarren spin-offa jarri du martxan

2015/10/08

Prospero Biosciences enpresak teknologia berritzaile bat garatuko du, masa-espektrometriaren industrian aplikazio-eremu berri bat irekitzeko gai dena. Besteak beste, markatzaile biologikoen ikerketan aurrerapauso esanguratsuak emateko aukera emango du.

CIC nanoGUNE nanozientziako ikerketa-zentroak bosgarren spin-off-a jarri du martxan, beste zenbait eragilerekin batera: Prospero Biosciences SL (Prospero). Prospero-ren helburua da molekula-detektagailu berritzaile bat garatzea, nanoteknologiak eskaintzen dituen abantailez baliatuta. Detektagailu hori masa-espektometroetan txertatuko dute. Besteak beste, konposatu bat osatzen duten elementu kimikoak zehatz-mehatz aztertzeko aukera ematen dute masa-espektrometroek, eta mundu mailan gehien hazten ari den instrumentazio analitikoko industrietako bat osatzen dute.

NanoGUNEko zenbait ikertzaileren eta Robert Blick irakaslearen (Hamburgoko Unibertsitateko irakaslea eta nanoGUNEko irakasle bisitaria) arteko elkarlanaren emaitza da enpresa-proiektu berri hori. Blick mundu mailako aditua da bioteknologiaren sektorean aplikatutako nanoteknologiaren alorrean. Haren aurkikuntzek, hainbat patentek babestutakoek, orain arte ezinezkoa zen zerbait egiteko aukera emango dute: masa handiko molekula osoen detekzio arrunta eta ikaragarri zehatza. Prospero-ren helburua da patente horiek babesten duten teknologia garatzea, detektore berriak mundu mailan merkaturatzeko.

Enpresa-ekimen berri horren sustatzaileen artean daude, nanoGUNEz gain, Blick irakaslea bera, nanoGUNEko ikerlari diren Maria Arbulu eta Thales de Oliveira, eta enpresa-proiektuak abiarazten eta sustatzen dituen HASTEN Ventures erakundea. Spin-off berria nanoGUNEren enpresa-inkubagailuan kokatua dago, eta bertako laborategiak eta instalazioak erabiltzen ditu.

 

Aplikazio biomedikoak

Gaur egun, nanomintz berritzaile baten garapenean eta industrializazioan dihardu Prospero-k. Nanomintz horretan oinarritzen da, hain zuzen ere, teknologia berria, eta merkatuan egun daudenekin alderatuta hobekuntza nabarmenak eskaintzen ditu.

Erabili ahal izateko, lehendabizi, masa-espektrometro batean txertatu behar da teknologia hori. Konposatu bat osatzen duten elementu kimikoak aztertzeko erabiltzen dira masa-espektrometroak. Horrenbestez, molekulak identifika ditzakete eta, bereziki, gaixotasun desberdinen markatzaile biologikoak identifikatu ditzakete gaixoak berak sintomarik izan aurretik. Teknika horren bidez, hainbat patologiarentzako sendabideak errazago aurkituko dituzte zientzialariek, birus- eta bakterio-agerraldien erantzun-denbora gutxituko dute, gaixoen diagnostiko klinikoa hobetuko dute, botiken segurtasuna optimizatuko dute eta osasunaren arreta pertsonalizatua eskaintzeko moduan egongo dira.

Dena den, azken urteotan asko aurreratu bada ere, orain arte industria ez da gai izan masa handiko molekulak modu fidagarrian identifikatzeko teknologia bat garatzeko. Horixe da, hain zuzen ere, Prospero-k eskaintzen duena. NanoGUNEren bosgarren spin-off-ak garatuko duen teknologiak hainbat aplikazio-eremu izango ditu, hala nola markatzaile biologikoen ikerketa, ikerketa eta diagnosi medikoa eta botika biosimilarren garapena, zeinak masa handiko molekulen identifikazio zehatza eskatzen baitu.

Masa handiko molekulak detektatzeko hainbat prototipo garatzen ari da Prospero enpresa, eta oso emaitza onak lortu dituzte horiek guztiak probatu dituzten osasun-arloko erabiltzaileekin. Jose Maria Pitarke nanoGUNEko zuzendari nagusia pozik dago enpresa eratu delako: “Prospero oinarri zientifiko-teknologiko sendoko enpresa disruptibo bat da eta nanobioteknologiaren alorrean benetako mugarri izatea espero dugu”, azpimarratu du.

  • whatsapp
  • facebook
  • twitter
  • linkedin
  • print

Lotutako albisteak

  • 2025/05/06

    NanoGUNEren Dorre Kuantikoa —The Quantum Tower— eraikitzen hasi da

  • 2025/04/01

    Donostia, spintronikaren eta orbitronikaren hiriburu

  • 2025/02/14

    Review Article Highlights 25 Years of Modern Near-field Optical Nanoimaging

  • 2025/02/11

    Scientists synthesize 2D polyaniline crystal with unique metallic out-of-plane conductivity

  • 2025/02/07

    Emakumeak Zientzianek berdintasunaren aldeko ekintza txiki bakoitzaren ahalmena azpimarratzen du

  • CIC nanoGUNE
  • Tolosa Hiribidea, 76
  • E-20018 Donostia / San Sebastian
  • +34 943 574 000 · nano@nanogune.eu
  • Facebook Twitter Youtube Linkedin Instagram Subscribe to our Newsletter

Menú pie principal

  • nanoGUNE
  • Ikerketa
  • Transferentzia
  • Formakuntza
  • Gizartea
  • nanoPeople

Menú pie servicios

  • Kanpo-zerbitzuak
  • Argitalpenak
  • Mintegiak
  • Bat egin
  • Prentsa-bulegoa
  • Kontratatzailearen profila
  • Corporate Compliance

Menú pie grupos

  • Nanomagnetismoa
  • Nanooptika
  • Self AssemblyAutomihiztadura
  • Nanobiosistemak
  • Nanogailuak
  • Mikroskopia Elektronikoa

Menú pie grupos 2

  • Teoria
  • Nanomaterialak
  • Detekzio Kuantikoko Mikroskopia
  • Nanoingeniaritza
  • Hardware Kuantikoa

Funded by

  • EJ/GV
  • Diputación
  • FEDER
  • FEDER
  • Ministerio de Ciencia e Innovación

Member of

  • BRTA
  • SOMM

Distinctions

  • Distinción de Excelencia María de Maeztu 2022-2025
  • Excellence Research
  • UNE-166002

Menú legales

  • Irisgarritasuna
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookiei buruzko politika
  • Konfidentzialitate politika
by ACC