Related news by tag Quantum nanoscience

NanoGUNEk Dorre Kuantikoa inauguratu du, teknologia kuantikoen Europako erreferentzia berria

Imanol Pradales Lehendakariak CIC nanoGUNEren Dorre Kuantikoa inauguratu du gaur arratsaldean. Euskadik teknologia kuantikoen Europako erreferentzia-polo gisa duen posizioa indartzen du azpiegitura estrategiko honek. Ekitaldian izan dira, halaber, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia, Jon Insausti Donostiako alkatea, Javier Martinez-Ojinaga CIC nanoGUNEko presidentea, Juan Ignacio Perez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua, eta Europako ikerketa-zentroetako eta industria kuantikoko ordezkariak.

Industriak, erakundeek eta ikerketak bat egin dute Donostian gaitasun kuantikoan aurrerapausoak emateko

Q-Expo teknologia kuantikoei eta ikerketatik merkaturako trantsizioari eskainitako Europako ekitaldi nagusietako bat da, eta, esparru horretan, Quantum Readiness for Business ekitaldi paraleloak balio-kate kuantiko osoko 100 ordezkari baino gehiago bildu ditu, besteak beste, teknologia-garatzaileak, ikerketa-erakundeak, erakunde publikoak eta konputazio kuantikoa etorkizuneko azken erabiltzaile gisa hartzea aztertzen ari diren industria-enpresak.

Bikoitia ala bakoitia: molekula bakar batek aldea egiten du mundu kuantikoan

Kateak triangulenoz osatuta daude; hiruki-formako grafeno-zati txikiak dira, eta haietako bakoitzaren spina 1 da (S=1). Unitate magnetiko horiek elkartzen direnean, haien spinek elkarri eragiten diote, eta egoera kuantiko kolektibo bat eratzen dute: Haldaneren fasea. Fase hori duela lau hamarkada baino gehiago iragarri zen teorikoki. Ezaugarri berezienetako bat da spin osoko unitatez eraikitako kate batek spin-egoera frakzionarioak garatzen dituela bi muturretan, hau da, spin horren erdia duten (S= 1/2) objektu kuantikoak. 

A new superinductor created within a silicon integrated circuit

Superinductors are electrical inductors that are engineered to have an extremely large inductance, often far beyond what can be achieved with conventional coils. They are particularly important for superconducting qubits and quantum circuits, as a large inductance can dramatically alter the circuit's quantum behaviour. This makes superinductors interesting for quantum technology, as they enable the creation of circuits with very large impedance and very small inductive energy scales.