Skip to main content
dd
CIC nanoGUNE
  • en
  • es
  • eu

User account menu

  • Sartu

Main Menu ES

  • nanoGUNE
    • Hitz bitan
    • Antolakuntza eta finantzaketa
    • Pertsonak
    • Bat egin
    • Bizi
    • Prentsa-bulegoa
    • nanoPeople
  • Ikerketa
    • Ikerketa
    • Argitalpenak
    • Proiektuak
    • Kanpo-zerbitzuak
  • Transferentzia
    • Transferentzia
    • Enpresa berriak
    • PI Zorroa
    • Industry collaborative research positions
    • Strategic lines
    • Kanpo-zerbitzuak
    • Albisteak
  • Formakuntza
    • Master projects
    • Gradu amaierako proiektuak
    • Udako praktikaldiak
    • Doktoretza programa
  • Gizartea

User menu

  • Sartu
  1. Azala
  2. DIPCko, MFZko eta nanoGUNEko bi ikertzaile, Journal of Physicsen historiako hamabi artikulu garrantzitsuenetako baten egilekideak

DIPCko, MFZko eta nanoGUNEko bi ikertzaile, Journal of Physicsen historiako hamabi artikulu garrantzitsuenetako baten egilekideak

2016/11/11

Materialen Fisika Zentroko (CSIC-UPV/EHU) Daniel Sánchez Portal eta Cambridgeko Unibertsitateko irakasle eta CIC nanoGUNEko Ikerbasque ikertzaile Emilio Artacho, biak Donostia International Physics Center-eko (DIPC) kideak, Journal of Physics sailaren 50 urteko historiako hamabi artikulu garrantzitsuenetako baten egilekideak dira, argitalpenaren editoreen arabera. 2002an argitaratu zuten aukeratutako lana; simulazio atomikoko kode berri eta eraginkor bat aurkezten zuen, bere siglengatik SIESTA deritzona, eta gaur egun luze eta zabal erabiltzen da.

 Daniel Sánchez-Portal eta Emilio Artacho, SIESTAren egilekideak [Argazkia: Imanol Amas]

Journal of Physics sailaren 50. urteurrena dela eta, fisikaren arloko zenbait publikazio biltzen dituen aldizkari-familia honetako editoreek, beren orrialdeetan argitaratutako hamabi artikulu garrantzitsuenen zerrenda osatu dute. Donostiako Materialen Fisika Zentroko (CSIC-UPV/EHU) Daniel Sánchez Portal eta Cambridgeko Unibertsitateko irakasle eta CIC nanoGUNEko Ikerbasque ikertzaile Emilio Artacho, - Donostia International Physics Center-eko (DIPC) kideak biak -, editoreek hautatutako lanetako baten egilekideak dira.

Aukeratutako artikuluak simulazio atomikoko metodo eta kode berri bat aurkezten zuen, beren siglengatik SIESTA deritzona. Kode arrakastatsu horrek, irekia eta doakoa ikertzaile-komunitatearentzat, materialen propietateak aurresateko aukera ematen duen kalkulu-metodo berri eta oso eraginkor bat ezarri zuen, eta hari esker mekanika kuantikoko ekuazioak ebatz daitezke, konputazio-instalazio handi eta oso garestiak erabili beharrik izan gabe. Gaur egun, mundu osoko milaka erabiltzailek ibiltzen dute SIESTA beren eguneroko ikerketa-lanean; Sanchez Portal, Artacho eta beste bost fisikarik sinatutako artikulu originala 2002an argitaratu zen Journal of Physics: Condensed Matter aldizkarian (DOI: 10.1088/0953-8984/14/11/302), eta 7.000 baino aipu gehiago izan ditu, zientzia-literaturan espezializatutako Google Scholar bilatzailearen arabera. Pisuzko arrazoiak dira guztiak ere Journal of Physicseko editoreek garrantzitsuenen zerrendan sartzeko.

Sánchez-Portal eta Artacho egilekideen hitzetan, "hautatutakoen zerrendan, luxuzko zerrendakideak daude, zinez". Hain zuzen, beste 11 artikuluen artean, zenbait Nobel Saridunek sinatutako batzuk daude, hala nola J. Michael Kosterlitz-ek eta David J. Thouless-ek (2016ko fisikako Nobel Saria), eta Phil Anderson-ek (1977ko fisikako Nobel Saria), edo mundu osoan son handia duten ikertzaileen hazi-lanak, Sir J. Pendry-rena (Dirac saria 1996), E. Rashba-rena (spinaren Rashba efektuaren aurkitzailea) edo S. Doniach-ena (synchrotron X izpien erradiazio-iturrien sortzaileetako bat), adibidez.

For further information:
  • Phys 50th anniversary: viewpoints collection
  • J. M. Soler, E. Artacho, J. D. Gale, A. García, J. Junquera, P. Ordejón, and D. Sánchez-Portal

Journal of Physics: Condensed Matter (2002) DOI: 10.1088/0953-8984/14/11/302

The SIESTA method for ab initio order- N materials simulation

  • whatsapp
  • facebook
  • twitter
  • linkedin
  • print

Lotutako albisteak

  • 2025/05/06

    NanoGUNEren Dorre Kuantikoa —The Quantum Tower— eraikitzen hasi da

  • 2025/04/01

    Donostia, spintronikaren eta orbitronikaren hiriburu

  • 2025/02/14

    Review Article Highlights 25 Years of Modern Near-field Optical Nanoimaging

  • 2025/02/11

    Scientists synthesize 2D polyaniline crystal with unique metallic out-of-plane conductivity

  • 2025/02/07

    Emakumeak Zientzianek berdintasunaren aldeko ekintza txiki bakoitzaren ahalmena azpimarratzen du

  • CIC nanoGUNE
  • Tolosa Hiribidea, 76
  • E-20018 Donostia / San Sebastian
  • +34 943 574 000 · nano@nanogune.eu
  • Facebook Twitter Youtube Linkedin Instagram Subscribe to our Newsletter

Menú pie principal

  • nanoGUNE
  • Ikerketa
  • Transferentzia
  • Formakuntza
  • Gizartea
  • nanoPeople

Menú pie servicios

  • Kanpo-zerbitzuak
  • Argitalpenak
  • Mintegiak
  • Bat egin
  • Prentsa-bulegoa
  • Kontratatzailearen profila
  • Corporate Compliance

Menú pie grupos

  • Nanomagnetismoa
  • Nanooptika
  • Self AssemblyAutomihiztadura
  • Nanobiosistemak
  • Nanogailuak
  • Mikroskopia Elektronikoa

Menú pie grupos 2

  • Teoria
  • Nanomaterialak
  • Detekzio Kuantikoko Mikroskopia
  • Nanoingeniaritza
  • Hardware Kuantikoa

Funded by

  • EJ/GV
  • Diputación
  • FEDER
  • FEDER
  • Ministerio de Ciencia e Innovación

Member of

  • BRTA
  • SOMM

Distinctions

  • Distinción de Excelencia María de Maeztu 2022-2025
  • Excellence Research
  • UNE-166002

Menú legales

  • Irisgarritasuna
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookiei buruzko politika
  • Konfidentzialitate politika
by ACC