Skip to main content
dd
CIC nanoGUNE
  • en
  • es
  • eu

User account menu

  • Sartu

Main Menu ES

  • nanoGUNE
    • Hitz bitan
    • Antolakuntza eta finantzaketa
    • Pertsonak
    • Bat egin
    • Bizi
    • Prentsa-bulegoa
    • nanoPeople
  • Ikerketa
    • Ikerketa
    • Argitalpenak
    • Proiektuak
    • Kanpo-zerbitzuak
  • Transferentzia
    • Transferentzia
    • Enpresa berriak
    • PI Zorroa
    • Industry collaborative research positions
    • Strategic lines
    • Kanpo-zerbitzuak
    • Albisteak
  • Formakuntza
    • Master projects
    • Gradu amaierako proiektuak
    • Udako praktikaldiak
    • Doktoretza programa
  • Gizartea

User menu

  • Sartu
  1. Azala
  2. Ikerketa
  3. Quantum-hardware
  4. “ESKALAGARRITASUNA DA TEKNOLOGIA KUANTIKOEN HURRENGO ERRONKA HANDIA”

“ESKALAGARRITASUNA DA TEKNOLOGIA KUANTIKOEN HURRENGO ERRONKA HANDIA”

2025/10/06

Elkarrizketa Fernando González-Zalba Hardware Kuantikoko taldeburuarekin, 2023-2024ko Jarduera Txostena argitaratzearen harira.

 

half
Fernando González-Zalba

Badirudi teknologia kuantikoak geldiezin doazela aurrera, ziztu bizian. zein puntutan gaude, zehazki, eta zeintzuk dira erronka nagusiak?

Fernando González-Zalba: Teknologia kuantikoen garapena oso azkar doa, inoiz baino azkarrago, batez ere konputazio kuantikoaren arloan. Aukera berriak irekitzen ari dira bai akademian bai industrian, konputagailu kuantikoak gizartearen erronka handiei aurre egiteko gai izango direlakoan. Nolanahi ere, teknologia hau oraindik hastapenetan dago eta erronka nagusietako bat eskalagarritasuna da: egun garatzen ari garen sistemak eskala handian funtzional bilakatzea. Horretarako, arkitektura sendoak eta errendimendu hardware-a garatu behar ditugu. Erronka horiek gainditutakoan, konputazio kuantikoak hainbat eremu iraultzeko potentziala izango du.

Zeintzuk dira zure ikerketa-taldearen lehentasunak hurrengo bost-hamar urteetarako?

F.G.Z.: Lehenik eta behin, punta-puntako azpiegitura abiatu behar dugu: tenperaturabaxuko sistemak, zehaztasun handiko tresneria elektronikoa eta hardware kuantikoa diseinatzeko, fabrikatzeko eta ezaugarritzeko ekipamendua. Gure asmoa da Europako ikerketa kuantikoko laborategi aurreratuenetakoa izatea eta nanoGUNE arlo horretan erreferente bihurtzea.

Zeintzuk dira silizioan oinarrituriko teknologia kuantikoen abantailak?

F.G.Z.: Silizioa erdieroaleen industriaren oinarria izanik, indarrean dagoen fabrikazio-azpiegitura baliatu dezakegu silizioan oinarrituriko gure teknologia kuantikoa garatzeko eta eskalatzeko. Horrek esan nahi du qubit kopurua erraz handitu ahal izango dugula eta, horrela, konplexutasun handiko algoritmo kuantikoak gauzatu ahal izango ditugula. Gure azpiegitura erabiliz, teknologia kuantikoak maila industrialera eraman ahal izango ditugu.

Zeintzuk dira eskalagarritasunaren erronka nagusiak?

F.G.Z.: Silizioa erdieroaleen industriaren oinarria izanik, indarrean dagoen fabrikazio-azpiegitura baliatu dezakegu silizioan oinarrituriko gure teknologia kuantikoa garatzeko eta eskalatzeko. Horrek esan nahi du qubit kopurua erraz handitu ahal izango dugula eta, horrela, konplexutasun handiko algoritmo kuantikoak gauzatu ahal izango ditugula. Gure azpiegitura erabiliz, teknologia kuantikoak maila industrialera eraman ahal izango ditugu.

Konputagailu kuantiko ahaltsuak eraikitzeko gai garenean, zer eskainiko diote gure gizarteari?

F.G.Z.: : Aukerak oso zabalak dira. Adibidez, ordenagailu kuantikoek online segurtasuna hobetu ahal izango dute eta datu-base konplexuetako bilaketak azkartuko dituzte. Minbiziaren detekzioan eta DNA molekularen sekuentziazioan lagunduko dute. Gainera, oso baliagarriak izango dira, adibidez, eguraldiaren iragarpenean eta finantzamerkatuen simulazioan aurrera egiteko. Baina niretzat zirraragarriena da konputagailu kuantikoek natura simulatzeko izango duten ahalmena. Horrela, molekula, material eta botika berriak garatu ahal izango dira, eta horrek nabarmen hobetuko luke gizarte osoaren bizi-kalitatea.

 

Tags
Activity Report
  • whatsapp
  • facebook
  • twitter
  • linkedin
  • print

Lotutako albisteak

  • 2025/09/26

    "Nanomedikuntza eta teknologia kuantikoen merkaturatzean jarriko dugu arreta"

  • 2025/08/04

    Best Poster Award for Yunfeng Li

  • 2025/07/22

    NanoGUNEren enpresa-ekimen bat EIT Jumpstarter programako Osasun kategoriako 10 onenen artean hautatua izan da

  • 2025/07/21

    Etorkizuneko fisikariak bisitan Donostian

  • 2025/07/02

    Breaking Ohm’s Law: Nonlinear Currents Emerge in Symmetry-Broken Materials

  • CIC nanoGUNE
  • Tolosa Hiribidea, 76
  • E-20018 Donostia / San Sebastian
  • +34 943 574 000 · nano@nanogune.eu
  • Facebook Twitter Youtube Linkedin Instagram Subscribe to our Newsletter

Menú pie principal

  • nanoGUNE
  • Ikerketa
  • Transferentzia
  • Formakuntza
  • Gizartea
  • nanoPeople

Menú pie servicios

  • Kanpo-zerbitzuak
  • Argitalpenak
  • Mintegiak
  • Bat egin
  • Prentsa-bulegoa
  • Kontratatzailearen profila
  • Corporate Compliance

Menú pie grupos

  • Nanomagnetismoa
  • Nanooptika
  • Self AssemblyAutomihiztadura
  • Nanobiosistemak
  • Nanogailuak
  • Mikroskopia Elektronikoa

Menú pie grupos 2

  • Teoria
  • Nanomaterialak
  • Detekzio Kuantikoko Mikroskopia
  • Nanoingeniaritza
  • Hardware Kuantikoa

Funded by

  • EJ/GV
  • Diputación
  • FEDER
  • FEDER
  • Ministerio de Ciencia e Innovación

Member of

  • BRTA
  • SOMM

Distinctions

  • Distinción de Excelencia María de Maeztu 2022-2025
  • Excellence Research
  • UNE-166002

Menú legales

  • Irisgarritasuna
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookiei buruzko politika
  • Konfidentzialitate politika
by ACC