Related news by tag Theory

CIC nanoGUNEk Simune martxan jartzen du, enpresei zuzendutako eskala atomikorako simulazio zerbitzua

CIC nanoGUNEk erakunde eta enpresa desberdinek burutzen dituzten I+G prozesuetan laguntzeko asmoz, Simune izena daraman zerbitzu berria martxan jarri du. Zerbitzu honek materiak eskala atomikoan duen jokaera ezagutzeko simulazioak burutuko ditu, arazo teknologiko zehatzak konpontzen lagunduz eta, bide batez, inbertsioa ere gutxituz.

Kanpoko zientzilarien partaidetzarekin batera nanoGUNEk martxan jartzen duen zerbitzuak, hainbat sektoreentzat simulazio baliagarriak eskaintzen ditu. Dena den, hasera batean behintzat, energia eta elektronika sektoreetan jarduera ildoa duten enpresetan fokatuko da. Ester Sola zerbitzuaren arduradunak aipatzen duen bezala “fisika kuantikoaren printzipioetan oinarrituz eta superordenagailuak erabiliz solidoen, likidoen eta nanoegituren simulazioak burutuko ditugu”. Solaren iritziz, “horrelako kalkuluen bitartez osagai jakin batek datozen urteetan zein nolako garapena izan dezakeen aurreikusi dezakegu edota materiale baten ezaugarriak aztertu, fisikoki ekoiztu aurretik haren errentagarritasuna baloratu ahal izateko”. Horrela Simune-ren bitartez, denbora tarte luzeetan hondakin nuklearren garapena aurreikustea, atmosferan CO2 ren murriztapenerako mekanismo berriak ebaluatu edota, ekoiztu aurretik, material baten eraginkortasuna neurtzea bideragarria izan daiteke.

Zerbitzu hau nanoGUNEk sustatua izan da, Emilio Artachoren eta konputazio simulazioetan adituak diren beste hiru ikerlarien partaidetzaren bitartez: Pablo Ordejón (ICN2-Kataluniako nanozientzia eta nanoteknologi Institutoa), José María Soler (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa) eta Juan José Palacios (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa). Aurreko hirurak (Artacho, Ordejón eta Soler) “SIESTA” kodearen, nazioarte mailan oihartzun handia lortu zuen software konputazionalaren koautoreak dira eta, bere aldetik, Juan José Palacios “ANT” kodearen koautorea da.

Enpresa esparruan sortzen diren egoera eta kasuistika desberdinak konpontze aldera, nanoGUNEko ikerlariek kode hauek eta baita bestelakoak ere erabiliko dituzte. Zerbitzu honetan atxikitzen den Teoriako taldeko liderra eta Ikerbasque ikerlari den Emilio Artachok adierazten duen bezala “enpresen lehiakortasuna bultzatzeko asmoz, konponbideak lortzea eta eskaintzea espero dugu, horretarako, alde batetik, zerbitzu honen ardura duten ikerlarien ezagutzak eta eskarmentuak eta, bestetik, nanoGUNEko ekipamenduak eta azpiegiturak uztartu eta bateratuko ditugu”.

Era berean, nanoGUNEko Zuzendari Orokorra den José María Pitarkek, “zerbitzu berri honek nanoGUNEk Euskal Herriko lehiakortasuna sustatzeko duen konpromisoari erantzuten diola” azpimarratu du, “enpresetan (pymeak, korporazioak, clusterrak…) gure zentroko ikerketa talde desberdinek sortzen duten ezagutza txertatzea eta barneratzea ahalbideratuz”. Beraz, zerbitzu berriaren ardura duten ikerlarien ezagutzak eta esperientziak, enpresa ehunari laguntza eskaintzea ahalbideratzen du. Horretarako web gune bat ere martxan jarri da: simune.eu

Teoria praktikara iristeko

nanoGUNEko Teoriako taldea, Emilio Artachoren gidaritzapean 2011etik abian jarria, 7 ikerlariez osatzen da eta denbora joan ahala zabalduz jarraitzen du. Ekipamenduari dagokionez, beste nodo edo abadegi konputazionalekin batera sarean jarduten duen cluster konputazional bat du. nanoGUNE da clusterraren jabea eta haren bitartez, eskala atomikoan simulazio konputazionalak gauzatzea beharrezkoa duten zentruko zein kanpoko ikerketa taldeei edota erakundeei edo enpresei zerbitzua eta laguntza eskaintzen die. Talde honek azaltzen duen egiturak eta posizionamenduak eta ikerketa zentru bezala nanoGUNEren determinazioak, oinarri irmoekin eta etorkizunerako bideragarritasun guztiarekin Simune zerbitzua martxan jartzea bermatu dute.

Emilio Artachok argi ikusten du “nanoteknologian oinarritutako etorkizuneko aplikazioak garatu ahal izateko beharrezkoa dela burutzen diren esperimentuak, interesezko sistemetako eskala nanometrikoko simulazio teorikoekin osatzea”. Kalkulu algoritmoen garapen esanguratsuek eta konputazio cluster berrien prozesamendu ahalmenaren gorakadek, simulazioen gaitasuna biderkatzea eragin dute. Ondorioz, eskala molekularrean nanosistemak nola jokatzen duten edota materialeak nola diseinatu behar diren jakiteko aurreikuspen zehatzagoak egitea ahalbideratu da.

Nanogailu berrien deskribapen teorikoak eta modelazioak eta eskala nanometrikoan suertatzen diren gertakari desberdinek, Materia Kondentsatuko Fisikan eta Kimika Konputazionalean jatorria duten teori hurbilpenak eta kalkulu tekniken aplikapenak behar izaten dituzte. Hauek guztiak esparru desberdinetan aplikagarriak izan daitezke (Fisikan, Kimikan, Materialeen Fisikan, Biofisikan, Optikan, Ingeniaritzan, Ingurugiroan, etb.): erabat desberdinak diren disziplinak nanoteknologiaren esparruan elkargunea edo lotura izaten dute. Artachok adierazten duenez, “disziplina anitzeko ezinbesteko fokapen hau nanoGUNEn bertan bereziki ematen da”.

Teoriako Taldea finkatu eta Simune zerbitzua martxan jarri ondoren, euskal zentroak bere konpromisoak bideratzen jarraitzen du, disziplina arteko eredu batenpean lanean diharduten 9 taldeen bitartez, nanozientzian eta nanoteknologian bere ikerketa lerroak zabalduz, eta Euskal Herriko lehiakortasuna eta gizarte garapena sustatzeko asmoz ezagutza berria sortuz.

NanoGUNE bekak: master ikasleentzako deialdia zabaldu da

Bekak 3.000€koak dira proiektuak irauten duen epe osorako eta ezin dira helburu berbera duten beste laguntzekin bateragarriak. Interesa duten ikasleek aipatutako master titulazioetan izen emanda eta onartuak egon beharko dute laguntzak jasotzeko. Hautagaiek, esteka hau jarraituz proiektuaren eta bekak eskatzeko prozesuaren inguruko informazio guztia topatuko dute.

Bekez gain, beste titulazio ofizialetako master ikasleek ere nanoGUNEko ikerketa taldeen baitan master tesia egiteko aukera dute.

DIPCko, MFZko eta nanoGUNEko bi ikertzaile, Journal of Physicsen historiako hamabi artikulu garrantzitsuenetako baten egilekideak

 Daniel Sánchez-Portal eta Emilio Artacho, SIESTAren egilekideak [Argazkia: Imanol Amas]

Journal of Physics sailaren 50. urteurrena dela eta, fisikaren arloko zenbait publikazio biltzen dituen aldizkari-familia honetako editoreek, beren orrialdeetan argitaratutako hamabi artikulu garrantzitsuenen zerrenda osatu dute. Donostiako Materialen Fisika Zentroko (CSIC-UPV/EHU) Daniel Sánchez Portal eta Cambridgeko Unibertsitateko irakasle eta CIC nanoGUNEko Ikerbasque ikertzaile Emilio Artacho, - Donostia International Physics Center-eko (DIPC) kideak biak -, editoreek hautatutako lanetako baten egilekideak dira.

Aukeratutako artikuluak simulazio atomikoko metodo eta kode berri bat aurkezten zuen, beren siglengatik SIESTA deritzona. Kode arrakastatsu horrek, irekia eta doakoa ikertzaile-komunitatearentzat, materialen propietateak aurresateko aukera ematen duen kalkulu-metodo berri eta oso eraginkor bat ezarri zuen, eta hari esker mekanika kuantikoko ekuazioak ebatz daitezke, konputazio-instalazio handi eta oso garestiak erabili beharrik izan gabe. Gaur egun, mundu osoko milaka erabiltzailek ibiltzen dute SIESTA beren eguneroko ikerketa-lanean; Sanchez Portal, Artacho eta beste bost fisikarik sinatutako artikulu originala 2002an argitaratu zen Journal of Physics: Condensed Matter aldizkarian (DOI: 10.1088/0953-8984/14/11/302), eta 7.000 baino aipu gehiago izan ditu, zientzia-literaturan espezializatutako Google Scholar bilatzailearen arabera. Pisuzko arrazoiak dira guztiak ere Journal of Physicseko editoreek garrantzitsuenen zerrendan sartzeko.

Sánchez-Portal eta Artacho egilekideen hitzetan, "hautatutakoen zerrendan, luxuzko zerrendakideak daude, zinez". Hain zuzen, beste 11 artikuluen artean, zenbait Nobel Saridunek sinatutako batzuk daude, hala nola J. Michael Kosterlitz-ek eta David J. Thouless-ek (2016ko fisikako Nobel Saria), eta Phil Anderson-ek (1977ko fisikako Nobel Saria), edo mundu osoan son handia duten ikertzaileen hazi-lanak, Sir J. Pendry-rena (Dirac saria 1996), E. Rashba-rena (spinaren Rashba efektuaren aurkitzailea) edo S. Doniach-ena (synchrotron X izpien erradiazio-iturrien sortzaileetako bat), adibidez.

UPV/EHUko, Tecnuneko, UABko eta UBko ikasleek udako praktikak CIC nanoGUNEn egingo dituzte

Asteartean, ekainak 19an, uda honetan CIC nanoGUNEn praktikak egingo dituzten ikasleei ongietorria eman diegu. Jose M. Pitarke, zentroko zuzendariak, nanoGUNEren ibildideari buruz emandako hitzaldian ikasleen proiektuak zuzenduko dituzten ikertzaileak ere egon ziren.

Praktiketako ikasleak nanoGUNEn
11 ikasleak unibertsitate ezberdinetatik datoz, horien artean, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Tecnun, Bartselonako Unibertsitatea (UB) eta Bartselonako Unibertsitate Autonomoa  (UAB). NanoGUNEk eskaintzen duen esperientzia honek ikerketa lana zertan datzan gertutik ezagutzeko aukera ematen die eta, horrekin, etorkizunean jarraituko duten ibilbide profesionalaren inguruko erabakiak hartzen laguntzea ere badu helburu.

Ikasleak nanoGUNEko ikerketa talde desberdinetan arituko dira lanean, nanooptika, nanogailu eta nanomagnetismo taldeetan besteak beste. Bi hilabete hauetan proiektu bat egingo dute taldeko ikertzaile baten gidaritzapean.

Zenbaitek hilabete hasieran praktikak hasi zituzten eta taldeko lanean sartuta daude erabat. "Egia esan, bat-batean hasi ginen, lehen egunean bertan laborategira eraman ninduten", dio Amaia Ochandorena, UPV/EHUko Biokimika eta Biologia Molekularreko ikasleak.

Ikasle guztiek CIC nanoGUNE ezagutzen zuten aldez aurretik eta azpimarratu zuten "ikerketa-zentro garrantzitsu bat dela" eta "gai interesgarriekin lan egiten duela".

Ikasle hauentzat, eta gradu ikasleentzat oro har, nanoGUNEk zentroarekin harremana izateko aukera ematen die Gradu Amaierako Lana  edo Master Amaierako Lana eginez, azken honetarako urtero beka deialdi bat ere egiten duelarik.

Unibertsitateko ikasleek udako praktikak egiteko deialdi berria egin du CIC nanoGUNEk

Programa horri esker, Fisikako, Kimikako, Biologiako eta Ingeniaritzako 3. eta 4. mailako unibertsitateko hamar ikasleri hilabete eta erdiko edo bi hilabeteko praktikaldia egiteko aukera emango die nanozientzian espezializatutako euskal zentroak. Unibertsitateko ikasleak nanoGUNEko ikertzaileekin batera arituko dira ikerketa-proiektuetan, hala nola elektroi/spin fenomenoak eta magnetismoa, nanoeskalako optika, nanoeskalako materialak eta nanobioingeniaritza arloetan.

Interesdunek otsailaren 16a baino lehen nanoGUNEren webgunean egin beharko dute Udako Praktika Programan parte hartzeko eskaera. NanoGUNEren webgunean (www.nanogune.eu) aurkitu dezakete ikasleek deialdiari buruzko informazio xehea.

Erradiazio espazialaren efektuak aztertzeko simulazio konputazionalak

Aironomia Espazialeko Belgikako Institutua (BIRA) da proiektuaren buru, eta nanoGUNErekin batera, Lilleko Unibertsitateak (Fantzia) eta Belfasteko Queen´s University-ak (Erresuma Batua) parte hartze dute.

 

 

 

 

 

Informazio gehiago EFEko erreportaje honetan: https://www.efe.com/efe/espana/sociedad/fundar-un-pueblo-en-la-luna-esta-a-vuelta-de-esquina-segun-experto/10004-4382754

Subscribe to