Skip to main content
dd
CIC nanoGUNE
  • en
  • es
  • eu

User account menu

  • Sartu

Main Menu ES

  • nanoGUNE
    • Hitz bitan
    • Antolakuntza eta finantzaketa
    • Pertsonak
    • Bat egin
    • Bizi
    • Prentsa-bulegoa
    • nanoPeople
  • Ikerketa
    • Ikerketa
    • Argitalpenak
    • Proiektuak
    • Kanpo-zerbitzuak
  • Transferentzia
    • Transferentzia
    • Enpresa berriak
    • PI Zorroa
    • Industry collaborative research positions
    • Strategic lines
    • Kanpo-zerbitzuak
    • Albisteak
  • Formakuntza
    • Master projects
    • Gradu amaierako proiektuak
    • Udako praktikaldiak
    • Doktoretza programa
  • Gizartea

User menu

  • Sartu
  1. Azala
  2. Ikerketa
  3. Teoria
  4. Fisikako Nobel Sariaren eta Donostiaren arteko lotura

Fisikako Nobel Sariaren eta Donostiaren arteko lotura

2024/10/10

Pablo Piaggi CIC nanoGUNEko Teoría taldeko Ikerbasque Fellow ikertzailearen lan bat aurrerapen esanguratsu gisa aipatzen du aurtengo Fisikako Nobel Sariaren iragarkiak. 2024ko Fisikako Nobel Saria John Hopfield eta Geoffrey Hinton-ek jaso dute, adimen artifizialaren oinarriak ezartzeagatik. Sudiako Zientzien Errege Akademiak sari hau eman die biei sare neuronal artifizialetan oinarrituta egin dituzten aurkikuntzengatik, zeinak funtsezkoak izan baitira ikasketa automatikoko sistemak garatzeko.

default
Pablo Piaggi

Aurtengo saridunek fisikaren tresnak erabili dituzte gaur egungo ikasketa automatiko ahaltsuen oinarri diren metodoak garatzeko. Komunitate zientifikoak asko erabiltzen dituen metodoak dira, eta aurrerapen esanguratsuak ahalbidetu dituzte askotariko arloetan. Método horiek erabili ahal izan diren eremuen aniztasuna nabarmendu behar da bereziki. Gainera, duela hiruzpalau urte eskas pentsaezinak ziren azterketak eta simulazoak egiteko aukera eman dute.

Sare neuronal artifizialak eredu fisikoaren “imitatzaile” gisa erabiltzen dira. Horrek nabarmen murriztu ditzake behar diren baliabide konputazionalak, eta hala, bereizmen handiagoko sistema handiagoak aztertzeko aukera dago. Metodo horien arrakasta eakusten duen adibide bat material fotovoltaiko berrien iragarpena da.

“Gure lanean —azaldu du Pablo Piaggik— eredu horiek erabiltzen ditugu fisikaren oinarrizko ekuazioetatik abiatuta uretatik izotza nola sortzen den aztertzeko eta simulatzeko. Arazo hori oso garrantzitsua da clima iragartzeko eta klima-aldaketa arintzeko”. “Duela bost urte galdet izan baligute ea posible izango litzatekeen konplexutasun honetako fenomeak lehen printzipioetatik simulatzea, hau da, Schrödingerren ekuaziotik, komunitatearen erantzuna ezezko biribila izango litzateke; ekuazio hori ebaztea ezinezkoa litzateke egungo ordenagailuen ahalmenaren arabera. Hala ere, Hopfiel, Hinton eta beste batzuek egindako aurrerapenei esker, 2022an egiteko gai izan ginen”, adierazi du nanoGUNEko ikertzaileak.

“Asko pozten nau jakiteak nire lanetako bat aurtengo Fisikako Nobel Sariaren irargarkian aipatzen dela”, adierazi du hunkituta Pablo PIaggik.

Tags
research
Nanotechnology
nanoscience
THEORY
applied physics
  • whatsapp
  • facebook
  • twitter
  • linkedin
  • print

Lotutako albisteak

  • 2025/07/22

    NanoGUNEren enpresa-ekimen bat EIT Jumpstarter programako Osasun kategoriako 10 onenen artean hautatua izan da

  • 2025/07/02

    Breaking Ohm’s Law: Nonlinear Currents Emerge in Symmetry-Broken Materials

  • 2025/07/01

    MindSens, alzheimerra odol-tanta batez detektatzea

  • 2025/06/27

    Sofia Ferreira Teixeira, Inspira Gazteak 2025 Sariarekin saritua

  • 2025/06/05

    SOMMa 2025: bikaintasun zientifikoaren kudeaketa Donostiara iritsi da

  • CIC nanoGUNE
  • Tolosa Hiribidea, 76
  • E-20018 Donostia / San Sebastian
  • +34 943 574 000 · nano@nanogune.eu
  • Facebook Twitter Youtube Linkedin Instagram Subscribe to our Newsletter

Menú pie principal

  • nanoGUNE
  • Ikerketa
  • Transferentzia
  • Formakuntza
  • Gizartea
  • nanoPeople

Menú pie servicios

  • Kanpo-zerbitzuak
  • Argitalpenak
  • Mintegiak
  • Bat egin
  • Prentsa-bulegoa
  • Kontratatzailearen profila
  • Corporate Compliance

Menú pie grupos

  • Nanomagnetismoa
  • Nanooptika
  • Self AssemblyAutomihiztadura
  • Nanobiosistemak
  • Nanogailuak
  • Mikroskopia Elektronikoa

Menú pie grupos 2

  • Teoria
  • Nanomaterialak
  • Detekzio Kuantikoko Mikroskopia
  • Nanoingeniaritza
  • Hardware Kuantikoa

Funded by

  • EJ/GV
  • Diputación
  • FEDER
  • FEDER
  • Ministerio de Ciencia e Innovación

Member of

  • BRTA
  • SOMM

Distinctions

  • Distinción de Excelencia María de Maeztu 2022-2025
  • Excellence Research
  • UNE-166002

Menú legales

  • Irisgarritasuna
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookiei buruzko politika
  • Konfidentzialitate politika
by ACC