Skip to main content
dd
CIC nanoGUNE
  • en
  • es
  • eu

User account menu

  • Sartu

Main Menu ES

  • nanoGUNE
    • Hitz bitan
    • Antolakuntza eta finantzaketa
    • Pertsonak
    • Bat egin
    • Bizi
    • Prentsa-bulegoa
    • nanoPeople
  • Ikerketa
    • Ikerketa
    • Argitalpenak
    • Proiektuak
    • Kanpo-zerbitzuak
  • Transferentzia
    • Transferentzia
    • Enpresa berriak
    • PI Zorroa
    • Industry collaborative research positions
    • Strategic lines
    • Kanpo-zerbitzuak
    • Albisteak
  • Formakuntza
    • Master projects
    • Gradu amaierako proiektuak
    • Udako praktikaldiak
    • Doktoretza programa
  • Gizartea

User menu

  • Sartu
  1. Azala
  2. Ikerketa
  3. Nanogailuak
  4. Donostia, spintronikaren eta orbitronikaren hiriburu

Donostia, spintronikaren eta orbitronikaren hiriburu

2025/04/01

CIC nanoGUNEk antolatutako Spin & Orbit kongresuak komunitate zientifikoa bilduko du etorkizuneko elektronikari buruz eztabaidatzeko. Spintronikako eta orbitronikako nazioarteko 100 aditu baino gehiago bilduko dira aste honetan Donostian, informazioa azkarrago eta era efizienteagoan prozesatzeko eta biltegiratzeko teknologia iraultzaileen bila.

half
Spin and Orbit Conference - Eoin Dollan

Donostia spintronikako eta orbitronikako ikerketaren epizentroa bihurtuko da egunotan, Spin & Orbit kongresuaren bidez, fisikaren arlo berritzaile horietako adituak bilduko baitira UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean. Arlo horiek funtsezkoak dira etorkizuneko elektronika garatzeko.

Ekitaldiak Europako SPEAR proiektuaren amaierako konferentzia eta Orbitronikako Workshoparen hirugarren edizioa uztartzen ditu, eta Europa, Korea, Japonia, Estatu Batuak, Brasil eta Txinatik etorritako zientzialari ospetsuek hartuko dute parte. Haien artean, nabarmentzekoa da Albert Fert Fisikako Nobel sariduna, spintronikaren arloan eraginik handiena duten adituetako bat.

Gero eta digitalizatuagoa dagoen mundu honetan, informaziorako, entretenimendurako eta komunikaziorako sarbidea teknologia digitalen mende dago, gero eta gehiago. Egunero 300 milioi terabyte-datu sortzen ditugu, eta horrek aurrekaririk ez duen hazkundea eragiten du energiaren kontsumoan. Kalkuluen arabera, 2030erako, munduko kontsumo elektrikoaren % 20 informazioaren eta komunikazioaren sektoreak egingo du. Erronka horren aurrean, berrikuntza digitala eta jasangarritasuna uztartzen dituzten proiektuen alde egiten du Europar Batasunak; esaterako, SPEARen alde, zeinaren helburua baita datuak biltegiratzeko eta prozesatzeko soluzio efizienteagoak garatzea, era horretan trantsizio digital ekologikoago baterako bidean laguntzeko.

SPEARen ikergaia da nola hobetu egungo teknologiak eta nola garatu ikuspegi berriak informatikan eta biltegiratzean. Gaur egun, konputazioa eta biltegiratzea elektroiaren kargaren mendekoak dira, baina teknologia horrek lortu duen miniaturizazio-maila muturrekoa da dagoeneko. Harago joateko, paradigma-aldaketa bat behar da: elektroiaren spina erabiltzea (spintronikoa). Propietate kuantiko horrek aukera ematen du datuak modu efizienteagoan biltegiratzeko, energia hornidura jarraiturik behar izan gabe, eta horrek gailu azkarrago eta jasangarriagoei atea irekitzen die.

Spin and Orbit Conference - Luis HuesoSpin & Orbit kongresua plataforma moduko bat izango da, aurten amaituko den Europa mailako SPEAR proiektuko ikertzaileek eta gonbidatu nabarmenek arlo horretan egin diren aurrerapenik berrienak ezagutzera emateko. Gainera, Orbitronikaren Workshoparen hirugarren edizioa egingo da bertan. Diziplina hori gorabidean dago; elektroien momentu angeluar orbitala aztertzen du, eta efizientzia energetikoan eta gailu elektronikoen abiaduran iraultza ekarriko duela uste da. Tailer horrek ideien trukea bultzatuko du, bai eta etorkizuna markatuko duen teknologiaren aurrerapena ere.

“Biltzar hau aukera ezin hobea da tokiko komunitate zientifikoa arlo horretako aditu handienekin batera kokatzeko eta etorkizuneko elektronikan egindako azken aurrerapenak eztabaidatzeko”, azaldu du Fèlix Casanovak, nanoGUNEko Nanogailuen taldeko Ikerbasqueko ikertzaile, SPEAR proiektuaren koordinatzaile eta batzorde antolatzaileko kideak.

Tags
Spintronics
Orbitronics
SPEAR project
  • whatsapp
  • facebook
  • twitter
  • linkedin
  • print

Lotutako albisteak

  • 2025/05/06

    NanoGUNEren Dorre Kuantikoa —The Quantum Tower— eraikitzen hasi da

  • 2025/02/14

    Review Article Highlights 25 Years of Modern Near-field Optical Nanoimaging

  • 2025/02/11

    Scientists synthesize 2D polyaniline crystal with unique metallic out-of-plane conductivity

  • 2025/02/07

    Emakumeak Zientzianek berdintasunaren aldeko ekintza txiki bakoitzaren ahalmena azpimarratzen du

  • 2025/01/30

    CIC nanoGUNE celebrates its anniversary with a poster session

  • CIC nanoGUNE
  • Tolosa Hiribidea, 76
  • E-20018 Donostia / San Sebastian
  • +34 943 574 000 · nano@nanogune.eu
  • Facebook Twitter Youtube Linkedin Instagram Subscribe to our Newsletter

Menú pie principal

  • nanoGUNE
  • Ikerketa
  • Transferentzia
  • Formakuntza
  • Gizartea
  • nanoPeople

Menú pie servicios

  • Kanpo-zerbitzuak
  • Argitalpenak
  • Mintegiak
  • Bat egin
  • Prentsa-bulegoa
  • Kontratatzailearen profila
  • Corporate Compliance

Menú pie grupos

  • Nanomagnetismoa
  • Nanooptika
  • Self AssemblyAutomihiztadura
  • Nanobiosistemak
  • Nanogailuak
  • Mikroskopia Elektronikoa

Menú pie grupos 2

  • Teoria
  • Nanomaterialak
  • Detekzio Kuantikoko Mikroskopia
  • Nanoingeniaritza
  • Hardware Kuantikoa

Funded by

  • EJ/GV
  • Diputación
  • FEDER
  • FEDER
  • Ministerio de Ciencia e Innovación

Member of

  • BRTA
  • SOMM

Distinctions

  • Distinción de Excelencia María de Maeztu 2022-2025
  • Excellence Research
  • UNE-166002

Menú legales

  • Irisgarritasuna
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookiei buruzko politika
  • Konfidentzialitate politika
by ACC