MindSens, alzheimerra odol-tanta batez detektatzea
MindSensek irabazi du III Global Graphene Call, dementzia diagnostikatzeko gailu iraultzaile batekin: etxean erabiltzeko moduko tresna eramangarri, zehatz eta merkea da, dementzia goiz diagnostikatzea posible egin dezakeena mundu osoko etxe eta kliniketan. CIC nanoGUNEk, BerriUpek, Grapheneak, Donostia Sustapenak eta BIC Gipuzkoak batera egindako deialdiak ideia iraultzaileak bilatzen ditu, grafenoak erabilera industrial eta teknologikoetarako duen potentzialari heltzen diotenak.

Londreseko MindSens enpresa izan da III Global Graphene Callen irabazleetako bat. Proiektu berri hori kostu txikiko gailu eramangarri bat garatzen ari da dementzia garaiz detektatzeko –sintomak agertu aurretik–, Londresko University College-n (UCL). CIC nanoGUNEk, BerriUp, Graphenea, Fomento de San Sebastián eta BIC Gipuzkoak batera egindako deialdiak ideia iraultzaileak bilatzen ditu, grafenoak erabilera industrial eta teknologikoetarako duen potentzialari heltzen diotenak.
MindSens osasunaren arloko teknologiako Erresuma Batuko start-up bat da, odol-tanta bakar bat erabiliz alzheimerra garaiz detektatzeko gailu bat garatzen ari dena. Gailuak grafenoa darabil bere sentsoreetan. Grafenozko eremu-efektuko transistore batez (GFET) baliatzen da, non grafenozko gainazal funtzionalizatuek eta xede-analitoek elkarri eragiten baitiote eta eroangarritasuna aldatzen baitute, zehaztasun handiz detektatzeko.
Hainbat herrialdetako —esaterako, Erresuma Batuko, Suediako eta Indonesiako— sei profesionalez osatutako diziplina eta herrialde anitzeko talde indartsu batek dihardu lanean. Bakoitzak bere zeregina du: exekutiboa, negozioaren garapena, produktuaren diseinua, softwarearen garapena eta I+G, eta, horiekin guztiekin, spin-off proiektu hau enpresa sortzeko leku egokiaren bila dabil orain. Gaur gaurkoz, gure artean da Rica Asrosa Indonesiako ikertzaile zientifikoa, zeina materialen zientziaren inguruko doktoretza amaitzen ari den Londresko University Collegen, Donostian ari baita lanean, nanoGUNEn, produktu hori garatzen, III Global Graphene Callen sariari esker . Taldearen helburua da spin-off enpresa bat abian jartzea, burmuineko osasuneko diagnostiko eskuragarrietara emana; lehenik eta behin, dementziarenera, eta, gero, neuroendekapenezko beste gaixotasun batzuetara zabaltzeko asmoz.
“Oraindik ez dago dementziarako sendabiderik, baina detekzio goiztiarrak sintomen agerpena atzeratu dezake, eta etorkizuna antolatzen lagundu diezaioke jendeari. Gure gailuak horixe ahalbidetzen du, baita baliabide gutxiko egoeretan ere, erresonantzia magnetiko bidezko irudigintza (MRI) edo laborategietako testak eskuragarri ez daudenetan”, azaldu du Rica Asrosak.
Testak dagoeneko baliozkotu dira plasmarekin eta giza odolezko lagin klinikoekin, eta taldea proba klinikoak eta produktuaren diseinua eta estandarizazioa prestatzen ari da, produktua laster merkaturatzeko asmoz.
“Global Graphene Calleko irabazle izendatzea aukera paregabea da. Punta-puntako instalazioak eskura izateak eta elkarlan-giroak aukera ematen dit nire ikerketan nabarmen azkarrago egiteko aurrera. Zinez eskertzen ditut babesa eta azpiegitura aurreratua, gure proiektuarekin aurrera egiten laguntzen ari baitzaizkit”, esan du ikertzaile indonesiar gazteak.
Rica Asrosaren arabera, “sentsore-sistema bereziak bihurtzen du deigarri gailua, grafeno eraldatua erabiltzen baitu. Oinarrizko grafenoa Grapheneak eman zigun, baina eraldaketa kimiko guztiak era independentean egin ziren, nanoGUNEn, bertako ekipamendua erabiliz. Tresna horiek ezinbestekoak izan ziren aztertzeko nola aldatu zen grafenoaren egitura eta nola eragin zieten aldaketa horiek sentsore-gaitasunei”.
“Laborategiko test tradizionalek ez bezala –motelak izan daitezke, garestiak, eta laborategi zentralak behar dituzte–, garatzen ari garen teknologiak minutu gutxitan ematen ditu emaitzak, zerrenda batean odol-tanta bat botata. Ez du laborategiko ekipamendu garestirik behar, ezta hura erabiltzeko teknikari prestaturik ere”, gaineratu du ikerlariak.