Skip to main content
dd
CIC nanoGUNE
  • en
  • es
  • eu

User account menu

  • Sartu

Main Menu ES

  • nanoGUNE
    • Hitz bitan
    • Antolakuntza eta finantzaketa
    • Pertsonak
    • Bat egin
    • Bizi
    • Prentsa-bulegoa
    • nanoPeople
  • Ikerketa
    • Ikerketa
    • Argitalpenak
    • Proiektuak
    • Kanpo-zerbitzuak
  • Transferentzia
    • Transferentzia
    • Enpresa berriak
    • PI Zorroa
    • Industry collaborative research positions
    • Strategic lines
    • Kanpo-zerbitzuak
    • Albisteak
  • Formakuntza
    • Master projects
    • Gradu amaierako proiektuak
    • Udako praktikaldiak
    • Doktoretza programa
  • Gizartea

User menu

  • Sartu
  1. Azala
  2. "Nanomedikuntza eta teknologia kuantikoen merkaturatzean jarriko dugu arreta"

"Nanomedikuntza eta teknologia kuantikoen merkaturatzean jarriko dugu arreta"

2025/09/26

Elkarrizketa nanoGUNEko zuzendariarekin, Jose M. Pitarke, 2023-2024ko Jarduera Txostena argitaratzearen harira.

half
Jose Maria Pitarke, CIC nanoGUNE Director

2024an 15 urte beteko dira nanoGUNEren irekiera ofizialetik? Zeintzuk dira zentroaren ibilbidea definitu duten mugarri nagusiak?

Jose M. Pitarke: Esango nuke alor guztietan izan dugula arrakasta: punta-puntako ikerketan, industriarekiko elkarlanean eta startup berrien sorreran. Bereziki, azpimarratuko nuke gai izan garela punta-puntako oinarrizko ikerketa ikerketa industrial eta garapen esperimentaleko berariazko jarduerekin konbinatzeko, horrela une oro bidean topatu ditugun aukerei etekina atera diegularik.

Mundu osoan oso oihartzun handia izan duen ikerketa argitaratu dugu nazioarteko aldizkaririk onenetan. Hainbat patente ditugu, eta horietako asko dagoeneko bertoko zein nazioarteko enpresak ustiatzen ari dira. Kontratupeko ikerketa ere egin dugu, hortaz gure jakintza industriari helarazi diogularik. Ikertzaile ugari prestatu ditugu, eta horietako batzuk (bertokoak nahiz nazioartekoak) euskal enpresetan dihardute orain lanean. Bestalde, zazpi startup enpresa sortu ditugu dagoeneko.

Zein da egun nanoGUNEren ikerketa-ildo nagusia?

J. M. P. : Azken urteotan, gure ikerketa nanozientzia kuantikoaren, nanomaterialen eta nanomedikuntzaren arloetan kokatu da. Gure ezagutza eta teknologia industriara eta, oro har, gizartera helarazteari dagokionez, arrakasta nabarmena izan dugu nanomaterialen esparruan. Orain, nanozientzia kuantikoaren eta nanomedikuntzaren esparruak indartzen ari gara. Izan ere, azken bi urteotan beste bi ikerketa-talde berri sortu ditugu: Alemaniatik etorritako Mariana Medina-Sánchez Ikerbasque ikertzaileak buru duen nanobiosistemen taldea eta Erresuma Batutik etorritako Fernando González-Zalba Ikerbasque ikertzailea buru duen hardware kuantikoaren taldea.

Gizartearen zein erronkari hel diezaioke nanozientziak?

J. M. P. : Zeintzuk dira gure gizartearen erronka nagusiak? Edo horietako batzuk, behintzat? Jasangarritasuna, energia, ura, medikuntza, zahartzaroa. Nanoteknologia horietan guztietan izan daiteke lagungarri. 

Gaur egun materia nanoeskalan antolatzeko dugun gaitasunari esker, material hobeak ditugu industriako manufaktura-prozesuetarako, prozesu horiek, hortaz, jasangarriagoak bilakatuko direlarik. Horrenbestez, ezagun da nanoteknologia garapen jasangarrirako tresna garrantzitsua dela. Nanoteknologia energiaren sektorean ere lagungarri izan daiteke, energia-mota batetik beste batera eraldatzeko gaitasuna baitu. Osasungintzan eta medikuntzan ere aplikazio berriak garatzen ari dira. Izan ere, arlo horretan aurrerapen esanguratsuak gauzatu dira dagoeneko, eta etorkizunean nanoteknologiaren eragina nabarmena izango dela aurrikusten da, gaixotasunen diagnostiko, tratamendu nahiz prebentzioan.

Bestetik, teknologia kuantikoak ere hor dauzkagu. Izan ere, teknologia horiek zientzia eta teknologia nanoeskalan egiteko egun daukagun gaitasunari esker ari dira garatzen, hein handi batean. Konputazio kuantikoak, adibidez, aukera ematen du gaur egun konputagailu klasikoentzat ezinezkoak diren erronkei aurre egiteko; esaterako, botika berrien diseinua edo material jasangarrien ekoizpena. Hala ere, bide luzea dago oraindik teknologia kuantikoen potentzial osoa baliatzeko.

Zertan arituko da Nanobiosistemen taldea?

J. M. P. : Mariana Medina-Sánchez eta bere ikerketataldea ingeniaritza nanobiomedikoan ari dira lanean, gehienbat, diagnostiko eta tratamendurako nanotresnak garatuz. Oinarrizko ikerketa aplikazio klinikoetara eramatea dute helburu. Haien jardueren artean daude: nanobiosentsore mikrofluidikoak, zelulen manipulaziorako tresna mikrorrobotikoak, sentsore-eragingailu adimendunak organ-on-a-chip plataformetarako, in vivo irudigintza eta, bereziki, gametoak garraiatzeko eta isurtzeko nanotresnen garapena, antzutasun kasuetan in vivo ugalketan lagundu ahal izateko. Azken hori, hain zuzen, Donostiako Ugalkortasunaren Euskal Institutuarekin (IVF) elkarlanean garatzeko asmoa dago.

Teknologia Kuantikoek iraultza zientifiko berria iragartzen omen dute. Nola indartuko du Hardware Kuantikoaren taldeak nanoGUNEren nanozientzia kuantikoko ikerketa?

J. M. P. : Betidanik aritu gara nanozientzia kuantikoaren alorrean lanean eta, orain, Fernando González-Zalba buru duen ikerketa-talde berria siliziozko puntu kuantikoak silizio-plataformetan txertatzen ari da, qubit gisa, konputazio kuantikorako eta oro har teknologia kuantikoetarako, Quantum Motion scaleup enpresa britainiarrarekin elkarlanean. Hori guztia Dorre Kuantikoan garatuko da, nanoGUNEren eraikinaren luzapen gisa eraikitzen ari garen dorre berrian. Bertan kokatuko dira hardware kuantikoko ikerketa-talde berriaren laborategiak.

Industriako lankidetza berriez gain, nanoGUNEk enpresa berri bat abiarazi zuen 2024an: Optec4Life. zein da haren helburua? 

J. M. P. : Optec4Life Eusko Jaurlaritzaren Basque Tek Ventures ekimenaren baitan sortu dugu, asfixia perinatala era ez-inbasiboan, jarraituan eta denbora errealean diagnostikatzeko gailu medikoa garatzeko. Gailu hori fotonikan eta adimen artifizialean oinarritzen da. Ikerketa hau duela zenbait urte abiatu genuen Biogipuzkoarekin elkarlanean, garai hartan osasungintzan zegoen hutsune bati erantzuteko. Gure teknologia patentatu genuen eta orain tresna garatzen ari gara, gero merkaturatzeko.

Etorkizunari begira, zeintzuk dira nanoGUNEren hurrengo urrats estrategikoak?

J. M. P. : Punta-puntako ikerketa egiten jarraituko dugu nanozientzia kuantikoaren, nanomaterialen eta nanomedikuntzaren alorretan. Bereziki, teknologia kuantikoak eta nanomedikuntza merkatura eramateko ahalegin berezia egin behar dugu. Goi-goian –puntan–jarraitzeko, lurralde ezezagunetara eramango gaituen goi-mailako ikerketa egiten jarraitu behar dugu, betiere gizartearekin eta industriarekin dugun konpromisoari eutsiz: gaur egungo industria eta, batez ere, etorkizunekoa. Horixe da txikiaren erronka handia.

Tags
Activity Report
  • whatsapp
  • facebook
  • twitter
  • linkedin
  • print

Lotutako albisteak

  • 2025/08/04

    Best Poster Award for Yunfeng Li

  • 2025/07/22

    NanoGUNEren enpresa-ekimen bat EIT Jumpstarter programako Osasun kategoriako 10 onenen artean hautatua izan da

  • 2025/07/02

    Breaking Ohm’s Law: Nonlinear Currents Emerge in Symmetry-Broken Materials

  • 2025/07/01

    MindSens, alzheimerra odol-tanta batez detektatzea

  • 2025/06/27

    Sofia Ferreira Teixeira, Inspira Gazteak 2025 Sariarekin saritua

  • CIC nanoGUNE
  • Tolosa Hiribidea, 76
  • E-20018 Donostia / San Sebastian
  • +34 943 574 000 · nano@nanogune.eu
  • Facebook Twitter Youtube Linkedin Instagram Subscribe to our Newsletter

Menú pie principal

  • nanoGUNE
  • Ikerketa
  • Transferentzia
  • Formakuntza
  • Gizartea
  • nanoPeople

Menú pie servicios

  • Kanpo-zerbitzuak
  • Argitalpenak
  • Mintegiak
  • Bat egin
  • Prentsa-bulegoa
  • Kontratatzailearen profila
  • Corporate Compliance

Menú pie grupos

  • Nanomagnetismoa
  • Nanooptika
  • Self AssemblyAutomihiztadura
  • Nanobiosistemak
  • Nanogailuak
  • Mikroskopia Elektronikoa

Menú pie grupos 2

  • Teoria
  • Nanomaterialak
  • Detekzio Kuantikoko Mikroskopia
  • Nanoingeniaritza
  • Hardware Kuantikoa

Funded by

  • EJ/GV
  • Diputación
  • FEDER
  • FEDER
  • Ministerio de Ciencia e Innovación

Member of

  • BRTA
  • SOMM

Distinctions

  • Distinción de Excelencia María de Maeztu 2022-2025
  • Excellence Research
  • UNE-166002

Menú legales

  • Irisgarritasuna
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookiei buruzko politika
  • Konfidentzialitate politika
by ACC