Albisteak

  • CIC nanoGUNEk Eremu Hurbileko Nanoskopia Optikoaren lehen Udako Eskola antolatu du

    «Nanoirudi optikoak hartzeko tresnak garatu genituenean —s-SNOM eta nano-FTIR—, ez nuen pentsatzen halako aplikazio-potentzial handia izango zutenik», dio Rainer Hillenbrand Ikerbasque irakasleak, ikerketa-arlo horren bilakaerari buruz galdetutakoan. Aste honetan, ekainaren 6tik 9ra, nanoGUNEk Ensemble 3 eta Attocube-rekin batera antolatu duen Eremu Hurbileko Nanoskopia Optikoaren udako eskolak ongietorria emango die teknikei ahalik eta etekin handiena ateratzen ikasteko irrikaz dauden 70 parte-hartzaileei.

     

     

  • CIC nanoGUNE ikerketa-zentroan garatutako teknologia batek berrikuntza sustatzen du ehungintza-sektorean

    CIC nanoGUNE nanozientziaren euskal ikerketa-zentroa ehungintzako zuntzak eta ehunak funtzionalizatzeko teknika espezifikoak garatzen ari da. Nanomaterialen taldeak zuzentzen duen etorkizun handiko ikerketa-ildo hau Elkarteken proiektu batean kokatzen da, eta, nanoGUNErekin batera, beste bi erakunde hauek parte hartzen dute: Gaiker zentro teknologikoak (tratatutako oihalen azken propietateak testatzen ditu) eta Andromeda Moto ehungintzako enpresak (oihalak hornitzen ditu).

  • Researchers observe extremely squeezed directional THz waves in thin semiconductor crystals

    An international team of scientists from the Basque research center CIC nanoGUNE, Shanghai University for Science and Technology, Fudan University (Shanghai), Brno University of Technology, University of the Basque Country, Materials Physics Center (CSIC-UPV/EHU), Donostia International Physics Center and the Max Planck Institute for Chemical Physics of Solids (Dresden) has imaged and analyzed THz waves that propagate in form of plasmon polaritons along thin anisotropic semiconductor platelets with wavelengths reduced by up to 65 times compared to THz waves in free space. What´s even more intriguing is that the wavelengths vary with the direction of propagation. Such THz waves can be applied for probing fundamental material properties at the nanometer scale and pave the way to the development of ultra-compact on-chip THz devices. The work has been published in Nature Materials (DOI: 10.1038/s41563-023-01547-8).

  • NanoReMedi, medikuntza birsortzaileari buruzko ikerketa-proiektu berritzailea

    CIC nanoGUNEk Europako Batasunak finantzatutako NanoReMedi proiektuan parte hartzen dihardu. Proiektu horrek doktoretza bateratuko hezkuntza-eredu baten barruan birsorkuntza-medikuntzarako nanoaldamio funtzionaletan ikerketa berritzailea egiteko aukera ematen die ikertzaile gazteei.

  • Fèlix Casanovak Ikertzaile Nabarmenenaren Intel Saria jaso du bigarren aldiz

    Fèlix Casanova Ikerbasque ikertzaileak —nanoGUNEko Nanogailuak taldeko liderretako bat— Ikertzaile Nabarmenenaren Intel Saria 2022 jaso du MESO teknologiari egin dizkion ekarpenengatik. Teknologia horrek etorkizuneko konputazioaren beharretara egokitzeko beharko diren eskakizunak izan ditu kontuan hasieratik memoriari, interkonexioei eta logikari dagokienez. Casanovak 2020ko sariketan ere jaso zuen Intelen aintzatespena, eta, hala, oraingo hau bigarren aldia da. Sari horiek 2012tik ematen dira.

  • Nacho Pascual fisikariak ERC Advanced Grant finantzaketa lortu du material kuantiko berriak garatzeko

    Europako Ikerketa Kontseiluak (ERC, ingelesezko sigletan) ERC Advanced Grant proiektu prestigiotsuetako bat eman dio CIC nanoGUNEko Nacho Pascual Ikerbasque ikerketa-irakasleari. Hiru milioi euroko laguntzari esker, CONSPIRA (Coherent control of spin chains in Graphene nanostructures) proiektua gauzatu ahal izango da, bost urtez gutxienez.

  • CIC nanoGUNE joins the Basque Microelectronics Hub – BMH

    NanoGUNE has joined the Basque Microelectronics Hub (BMH) as a key player in the basque electronics industry to transfer our knowledge to the closest industrial fabric, in order to support the advances the sector requires in the Basque Country.

  • Winter School, ezagutu CIC nanoGUNEko eguneroko bizimodua

    CIC nanoGUNEren Winter School-aren laugarren edizioak ikertzaileen egunerokoa gertutik ezagutzeko aukera eskainiko die 25 ikasleri. Hiru egunez, asteazkenetik (hilak 8) otsailaren 10era (ostirala), ikasle-talde horrek nanoGUNE bezalako ikerketa-zentro bateko eguneroko bizimodua ezagutzeko aukera izango du —nanoGUNE María de Maeztu Bikaintasun Unitatea da, Espainako Ikerketa Agentziak hala aitortuta—.

  • Integra Therapeuticsek CIC nanoGUNEren CRISPR-Cas teknologia ustiatuko du

    CIC nanoGUNEk lizentzia-akordio bat itxi du Integra Therapeuticsekin –azken belaunaldiko idazkera genetikoan erreferentea den konpainia bioteknologikoa–. Horrela, nanoGUNEren jabetza intelektuala duen teknologia bat ustiatzeko eskubide esklusiboak transferitzen dira. Lizentzia horri esker, antzinako CRISPR-Cas teknologia ustiatu ahal izango da. Egin diren lehenengo ikerketen arabera, teknologia hori gaur egun dauden aldaerak baino askoz ere moldakorragoa da.

  • Francesco Calavalle, winner of the GEFES award for best experimental thesis

    The researcher Francesco Calavalle has been awarded the prize for best experimental PhD thesis by the Condensed Matter Physics Division (GEFES) of the Spanish Royal Physics Society (RSEF). The thesis “Probing and tuning the properties of van der Waals materials“ was worked on at CIC nanoGUNE, under the supervision of Ikerbasque Professor Luis Hueso.

nanoTEKA

Aurkitu argazkiak, irudi esperimentalak, bideoak, audioak eta nanoGUNErenirudi korporatiboa.

Harremana

Itziar Otegui
Komunikazio arduraduna
+34 943574024
i.otegui@nanogune.eu

Prentsa bulegoa:

+34 688860706
com@nanogune.eu