Skip to main content
dd
CIC nanoGUNE
  • en
  • es
  • eu

User account menu

  • Sartu

Main Menu ES

  • nanoGUNE
    • Hitz bitan
    • Antolakuntza eta finantzaketa
    • Pertsonak
    • Bat egin
    • Bizi
    • Prentsa-bulegoa
    • nanoPeople
  • Ikerketa
    • Ikerketa
    • Argitalpenak
    • Proiektuak
    • Kanpo-zerbitzuak
  • Transferentzia
    • Transferentzia
    • Enpresa berriak
    • PI Zorroa
    • Industry collaborative research positions
    • Strategic lines
    • Kanpo-zerbitzuak
    • Albisteak
  • Formakuntza
    • Master projects
    • Gradu amaierako proiektuak
    • Udako praktikaldiak
    • Doktoretza programa
  • Gizartea

User menu

  • Sartu
  1. Azala
  2. Fèlix Casanovak 2020ko Ikertzaile Nabarmenaren Intel Saria jaso du

Fèlix Casanovak 2020ko Ikertzaile Nabarmenaren Intel Saria jaso du

2021/03/09

Fèlix Casanova NanoGUNEko Nanogailuak taldeko buruak eta Ikerbasque ikertzaileak 2020ko Ikertzaile Nabarmenaren Intel Saria jaso berri du, MESO teknologian egindako ekarpenengatik. Teknologia horrek etorkizuneko gailu elektronikoen beharrei erantzuten die.

Fèlix Casanova

Elektronikan gaur egun erabiltzen den teknologiaren ordezkoa aurkitzea, txikiagoa, azkarragoa eta, garrantzitsuena, energia gutxiago kontsumitzen duena, erronka orokorra da. Azken urteotan, Fèlix Casanova eta nanoGUNEko taldea MESO logikan ari dira lanean, Intel multinazionalarekin lankidetzan. Teknologia berri horrek etorkizuneko behar konputazionalen memoria-, interkonexio- eta logika-eskakizunak kontuan hartzen ditu.

Intelek 18 ikertzaile akademiko garrantzitsu saritu ditu Outstanding Researcher Awards 2020 sariekin. 18 sarituetatik, hiru bakarrik ez daude Amerikako zentroetan; bat Austrian, beste bat Txinan eta Fèlix Casanova, CIC nanoGUNE nanozientziaren euskal zentroan. NanoGUNEko taldeak garatzen duen proiektua zein ibilgailu autonomoentzako errepideen prestaketa ebaluatu dira beste beste. Intel eta unibertsitateen arteko ikerketa-lankidetza horiek guztiek etorkizuneko teknologietarantz gidatzen ari dira egungo informatika.

Intel multinazionalak mundu osoko ikertzaile akademikoekin batera lan egiten du konputazio kuantikoan, adimen artifizialean (IA) eta sortzen ari diren beste teknologia berritzaile batzuetan. Eta urtero aintzatesten ditu Intelek babestutako ikerketaren bidez egindako aparteko ekarpenak Ikertzaile Nabarmenarentzako Sariekin.

"Munduan aitzindari diren mila ikertzaile akademiko baino gehiago finantzatzen ditugu urtero. Sarien irabazleak aukeratzean, oso kontuan hartu dira babestutako ikerketaren alderdiak, hala nola oinarrizko ezagutzak, zailtasun teknikoa, lankidetza eraginkorra, ikasleak kontratatzeko aukera eta industriarako duen garrantzia, bereziki Intelentzat", dio Mandy Pant Intel-eko Ikerketa Korporatiboko Kontseiluko zuzendariak.

“Gogobetetasun pertsonalaz harago —dio Casanovak—, ikerketa-bikaintasunaren aintzatespena da sari hori, aurrerapen teknologikoetarako ezinbesteko motorra baita; Intel bezalako mundu mailako enpresa aitzindari batek oso ondo daki hori.” Gainera, “horixe da, hain zuzen, nanoGUNE euskal gizartean gauzatzen ari den zeregina”, nabarmendu du Fèlix Casanovak.

Tags
Félix Casanova
Nanoelectronics
  • whatsapp
  • facebook
  • twitter
  • linkedin
  • print

Lotutako albisteak

  • 2025/05/06

    NanoGUNEren Dorre Kuantikoa —The Quantum Tower— eraikitzen hasi da

  • 2025/04/01

    Donostia, spintronikaren eta orbitronikaren hiriburu

  • 2025/02/14

    Review Article Highlights 25 Years of Modern Near-field Optical Nanoimaging

  • 2025/02/11

    Scientists synthesize 2D polyaniline crystal with unique metallic out-of-plane conductivity

  • 2025/02/07

    Emakumeak Zientzianek berdintasunaren aldeko ekintza txiki bakoitzaren ahalmena azpimarratzen du

  • CIC nanoGUNE
  • Tolosa Hiribidea, 76
  • E-20018 Donostia / San Sebastian
  • +34 943 574 000 · nano@nanogune.eu
  • Facebook Twitter Youtube Linkedin Instagram Subscribe to our Newsletter

Menú pie principal

  • nanoGUNE
  • Ikerketa
  • Transferentzia
  • Formakuntza
  • Gizartea
  • nanoPeople

Menú pie servicios

  • Kanpo-zerbitzuak
  • Argitalpenak
  • Mintegiak
  • Bat egin
  • Prentsa-bulegoa
  • Kontratatzailearen profila
  • Corporate Compliance

Menú pie grupos

  • Nanomagnetismoa
  • Nanooptika
  • Self AssemblyAutomihiztadura
  • Nanobiosistemak
  • Nanogailuak
  • Mikroskopia Elektronikoa

Menú pie grupos 2

  • Teoria
  • Nanomaterialak
  • Detekzio Kuantikoko Mikroskopia
  • Nanoingeniaritza
  • Hardware Kuantikoa

Funded by

  • EJ/GV
  • Diputación
  • FEDER
  • FEDER
  • Ministerio de Ciencia e Innovación

Member of

  • BRTA
  • SOMM

Distinctions

  • Distinción de Excelencia María de Maeztu 2022-2025
  • Excellence Research
  • UNE-166002

Menú legales

  • Irisgarritasuna
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookiei buruzko politika
  • Konfidentzialitate politika
by ACC