Related news by tag Quantum Hardware

IBM-Basque Country ordenagailu kuantikoaren inaugurazioa Donostian

Mahai-inguruak nazioartean ezagunak diren adituak bildu ditu, hala nola Christopher Berzins (Kanadako Enbaxada Espainian), Asier Areitio Ibarluzea (Eusko Jaurlaritza), Román Orús Lacort (DIPC eta Multiverse Computing S.L.), Toshiyasu Ichioka (RIKEN) eta Miren Ainhoa Aizpuru Murua (BIC Gipuzkoa). Saioa Juan Antonio Zufiria Zatarain-ek moderatu du (Bankinter Fundazioa eta Espainiako Errege Ingeniaritza Akademia).

Gerenteen Hamaiketakoa ospatu da nanoGUNEn, teknologia kuantikoetan arreta jarriz

Saioak teknologia kuantikoetan jarri du arreta eta solasaldi inspiratzailea eskaini dute Ignacio Martín (Repsol eta Acerinox-eko kontseilaria) eta Juan Zufiría (Bankinter-eko kontseilaria eta IBMeko lehendakariorde exekutibo ohia), beren ikuspegia partekatuz lidergoari eta berrikuntzari buruz.

Jardunaldia amaitzeko, bisita egin diote System Two ordenagailu kuantikoari Ikerbasque-ren eraiikinean, etorkizuneko konputazioaren ikuspegi bat eskainiz.

NanoGUNEk Dorre Kuantikoa inauguratu du, teknologia kuantikoen Europako erreferentzia berria

Imanol Pradales Lehendakariak CIC nanoGUNEren Dorre Kuantikoa inauguratu du gaur arratsaldean. Euskadik teknologia kuantikoen Europako erreferentzia-polo gisa duen posizioa indartzen du azpiegitura estrategiko honek. Ekitaldian izan dira, halaber, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia, Jon Insausti Donostiako alkatea, Javier Martinez-Ojinaga CIC nanoGUNEko presidentea, Juan Ignacio Perez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua, eta Europako ikerketa-zentroetako eta industria kuantikoko ordezkariak.