Skip to main content
dd
CIC nanoGUNE
  • en
  • es
  • eu

User account menu

  • Sartu

Main Menu ES

  • nanoGUNE
    • Hitz bitan
    • Antolakuntza eta finantzaketa
    • Pertsonak
    • Bat egin
    • Bizi
    • Prentsa-bulegoa
    • nanoPeople
  • Ikerketa
    • Ikerketa
    • Argitalpenak
    • Proiektuak
    • Kanpo-zerbitzuak
  • Transferentzia
    • Transferentzia
    • Enpresa berriak
    • PI Zorroa
    • Industry collaborative research positions
    • Strategic lines
    • Kanpo-zerbitzuak
    • Albisteak
  • Formakuntza
    • Master projects
    • Gradu amaierako proiektuak
    • Udako praktikaldiak
    • Doktoretza programa
  • Gizartea

User menu

  • Sartu
  1. Azala
  2. Ikerketa
  3. Mikroskopia elektronikoa
  4. Evgenii Modinen "Mikroprozesadorearen hieroglifoak", FOTCIENCIAko argazki hautatua

Evgenii Modinen "Mikroprozesadorearen hieroglifoak", FOTCIENCIAko argazki hautatua

2022/02/23

Evgenii Modin CIC nanoGUNEko Mikroskopia Elektronikoko espezialistaren "Mikroprozesadorearen hieroglifoak" irudia aukeratu dute FOTCIENCIA-ko 2021eko irudi zientifiko onenetako bat izateko. Zorionak!

Micro jeroglificos Evgenii Modin FOTCIENCIA

Evgenii Modin is a doctor in Physics currently working as Electron Microscopy specialist at CIC nanoGUNE. With the objective of giving as much visibility as possible to the science and the research capabilities of the Electron Microscopy Laboratory at nanoGUNE, Modin frequently publishes images related to his work through social networks, especially through the account @electronmicrolab on Instragram. 

Evgenii Modin fisikan doktorea da eta gaur egun mikroskopia elektronikoko espezialista da CIC nanoGUNEn. Egiten duten zientziari eta nanoGUNEren Mikroskopia Elektronikoko Laborategiaren ikerketa-gaitasunei ahalik eta ikusgarritasun handiena emateko asmoz, Modinek sare sozialetan egiten duen lanarekin lotutako irudiak argitaratzen ditu, batez ere @electronmicrolab kontuaren bidez, Instragramen.

FOTCIENCIAk hautatutako irudia, "Mikroprozesadorearen hieroglifikoak" izenekoa, ekortzeko mikroskopio elektroniko batekin hartu zen (SEM, ingelesezko sigletatik) nanoGUNEn (Thermo Fisher Helios 450s SEM). Irudiaren deskribapenak honako hau dio: Zirkuitu integratuak eta mikroprozesadoreak gure eguneroko bizitzaren parte dira. Gaur egun ia leku guztietan aurki daitezke. Oso gailu konplexuak dira eta milioika transistore dituzte, hamarnaka nanometro inguruko neurriak dituztenak. Mikromundo erdieroale horien egitura ikus daiteke ekortzeko mikroskopio elektronikoa (SEM) erabiliz. Argazki honek zirkuituaren atal bat erakusten du, non bere diseinua hieroglifikoekin eskuz idatzita dagoela dirudien. Hieroglifiko horien tamaina 1 mikrometrokoa da, gutxi gorabehera. Mikroskopio elektronikoa erabiliz, eskema ikusteaz gain, transistore bakarra azter dezakegu akatsak aurkitzeko edo teknologia hobetzeko.
 

Irudia
Evgenii Modin instagram account on Electron Microscopy profile picture
Caption
Electronmicrolab

"Ekipoa lerrokatzeko froga gisa mikroprozesadore bat erabili genuen, eta aukera honetaz baliatu ginen mikrotxiparen barne-egituraren irudi polit batzuk hartzeko", azaldu du Modinek. Hori ez zen gauza sinplea izan, lagina oso zehatz prestatu behar delako eta irudi zehatz bat behar delako. Egituraren elementu batzuk oso txikiak izan daitezke, 1 mikrometrotik oso behera (milimetro bat baino mila aldiz txikiagoa dena).

"2007tik mikroskopia elektronikoaren arloan lan egiten dut. Errusian hasi nintzen (Vladivostok), eta han fisikako doktoretza lortu nuen. Gaur egun, nanoGUNEko ikerketa-taldeko kidea naiz, mikroskopia elektronikoan aditua. Beraz, zientzialari gisa, mikrofotografian murgilduta nago erabat, eta, gainera, argazkilaritza nire pasioetako bat ere bada: paisaiaren argazkilaritza eta gaueko paisaiak oso gustuko ditut."

Tags
Electron Microscopy
  • whatsapp
  • facebook
  • twitter
  • linkedin
  • print

Lotutako albisteak

  • 2025/05/06

    NanoGUNEren Dorre Kuantikoa —The Quantum Tower— eraikitzen hasi da

  • 2025/04/01

    Donostia, spintronikaren eta orbitronikaren hiriburu

  • 2025/02/14

    Review Article Highlights 25 Years of Modern Near-field Optical Nanoimaging

  • 2025/02/11

    Scientists synthesize 2D polyaniline crystal with unique metallic out-of-plane conductivity

  • 2025/02/07

    Emakumeak Zientzianek berdintasunaren aldeko ekintza txiki bakoitzaren ahalmena azpimarratzen du

  • CIC nanoGUNE
  • Tolosa Hiribidea, 76
  • E-20018 Donostia / San Sebastian
  • +34 943 574 000 · nano@nanogune.eu
  • Facebook Twitter Youtube Linkedin Instagram Subscribe to our Newsletter

Menú pie principal

  • nanoGUNE
  • Ikerketa
  • Transferentzia
  • Formakuntza
  • Gizartea
  • nanoPeople

Menú pie servicios

  • Kanpo-zerbitzuak
  • Argitalpenak
  • Mintegiak
  • Bat egin
  • Prentsa-bulegoa
  • Kontratatzailearen profila
  • Corporate Compliance

Menú pie grupos

  • Nanomagnetismoa
  • Nanooptika
  • Self AssemblyAutomihiztadura
  • Nanobiosistemak
  • Nanogailuak
  • Mikroskopia Elektronikoa

Menú pie grupos 2

  • Teoria
  • Nanomaterialak
  • Detekzio Kuantikoko Mikroskopia
  • Nanoingeniaritza
  • Hardware Kuantikoa

Funded by

  • EJ/GV
  • Diputación
  • FEDER
  • FEDER
  • Ministerio de Ciencia e Innovación

Member of

  • BRTA
  • SOMM

Distinctions

  • Distinción de Excelencia María de Maeztu 2022-2025
  • Excellence Research
  • UNE-166002

Menú legales

  • Irisgarritasuna
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookiei buruzko politika
  • Konfidentzialitate politika
by ACC