Skip to main content
dd
CIC nanoGUNE
  • en
  • es
  • eu

User account menu

  • Sartu

Main Menu ES

  • nanoGUNE
    • Hitz bitan
    • Antolakuntza eta finantzaketa
    • Pertsonak
    • Bat egin
    • Bizi
    • Prentsa-bulegoa
    • nanoPeople
  • Ikerketa
    • Ikerketa
    • Argitalpenak
    • Proiektuak
    • Kanpo-zerbitzuak
  • Transferentzia
    • Transferentzia
    • Enpresa berriak
    • PI Zorroa
    • Industry collaborative research positions
    • Strategic lines
    • Kanpo-zerbitzuak
    • Albisteak
  • Formakuntza
    • Master projects
    • Gradu amaierako proiektuak
    • Udako praktikaldiak
    • Doktoretza programa
  • Gizartea

User menu

  • Sartu
  1. Azala
  2. Ikerketa
  3. Nanooptika
  4. CIC nanoGUNEk Eremu Hurbileko Nanoskopia Optikoaren lehen Udako Eskola antolatu du

CIC nanoGUNEk Eremu Hurbileko Nanoskopia Optikoaren lehen Udako Eskola antolatu du

2023/06/06

«Nanoirudi optikoak hartzeko tresnak garatu genituenean —s-SNOM eta nano-FTIR—, ez nuen pentsatzen halako aplikazio-potentzial handia izango zutenik», dio Rainer Hillenbrand Ikerbasque irakasleak, ikerketa-arlo horren bilakaerari buruz galdetutakoan. Aste honetan, ekainaren 6tik 9ra, nanoGUNEk Ensemble 3 eta Attocube-rekin batera antolatu duen Eremu Hurbileko Nanoskopia Optikoaren udako eskolak ongietorria emango die teknikei ahalik eta etekin handiena ateratzen ikasteko irrikaz dauden 70 parte-hartzaileei.

 

 

default
Near-field Optical Nanoscopy Summer School

s-SNOM eta nano-FTIR irudi optikoak hartzeko eta espektroskopiako tresna berdingabeak dira, eta nanoeskalako irudiak zein espektroskopia espektro-maila zabal batean egiteko aukera ematen dute, maiztasun ikusgaien eta terahertz-maiztasunen artean. Rainer Hillenbrand teknika horiek garatzen eta merkaturatzen parte hartu zuen ikertzaileetako bat da, eta fenomeno optikoen eta nanoeskalako materialen propietateen ikerketa esperimentalerako eremu berri bat ireki zuen. 2009an nanoGUNErekin bat egin zuenetik, bere taldea tresna horiek garatzen eta aplikatzen aritu da, material berriak eta argiarekin lotutako fenomenoak eskala nanometrikoan aztertzeko.

«Benetan zirraragarria da ikustea nola zuk garatu duzun teknika batek goitik behera alda dezakeen materialen nanoeskalako analisia», adierazi du Hillenbrandek. Adibidez, s-SNOMi esker lorpen handiak egin ziren argia eta erradiazio elektromagnetikoko beste forma batzuk 2D materialetan (grafenoan, esaterako) nola hedatzen diren ulertzeko. «Argia “zanpatu” ahal izan dugu, material nanodimentsional horietara egokitu dadin, eta horietan nola jokatzen duen ikusi dugu. Horrek aukera berriak ireki ditu detektagailu, komunikazio edo sentsoreetarako gailu optoelektronikoak garatzeko» azaldu du ikertzaileak.

Are gehiago, s-SNOM eta nano-FTIR tresnak nanoeskalarako mikroskopio kimikotzat har daitezke. Eta ezaugarri horrek oso tresna interesgarri bihurtzen ditu materialen zientziaren arlorako. Aukera ematen dute hainbat elementu analizatzeko (sendagaiak, erdieroaleak, kutsaketak eta materialen korrosioa), bai eta katalisia aztertzeko ere. Gaur egun, I+G industrialean erabiltzen hasi da, kontzeptu-probak aztertzeko, txipen fabrikazioko akatsak aztertzeko edo produktu farmazeutikoak eta kosmetikoak analizatzeko.

«Teknologia horren potentziala interes handia sortzen ari da mundu osoko ikerketa- eta garapen-taldeetan, eta, horregatik, geure gain hartu genuen lehen eskola hau antolatzeko erronka». Teknikaren, instrumentazioaren, metodologiaren eta datu-analisiaren oinarriak eta alderdi praktikoak irakasteko saio espezifikoez gain, nazioarteko adituek alor horretan egindako azken aurrerapenei buruzko hitzaldiak ere antolatu ditugu.

Aurrera egiteko oraindik bide luzea dago. Hillenbranden arabera, honako hauek izango dira hurrengo erronkak: likidoetako irudiak hartzea, «in vivo» laginak aztertzeko; prozesu ultrabizkorren irudiak hartzea, prozesu fisiko eta kimikoak hobeto ulertzeko; eta tenperatura baxuan irudi optikoak hartzea, material kuantikoetako funtsezko fenomenoak ikertzeko. Gaitasun berri horiek garatzeak are gehiago zabalduko du s-SNOM eta nano-FTIR espektroskopiaren aplikazio-potentzial berdingabea.

Tags
NANOOPTICS
research
nanoscience
Nanotechnology
  • whatsapp
  • facebook
  • twitter
  • linkedin
  • print

Lotutako albisteak

  • 2025/05/06

    NanoGUNEren Dorre Kuantikoa —The Quantum Tower— eraikitzen hasi da

  • 2025/04/01

    Donostia, spintronikaren eta orbitronikaren hiriburu

  • 2025/02/14

    Review Article Highlights 25 Years of Modern Near-field Optical Nanoimaging

  • 2025/02/11

    Scientists synthesize 2D polyaniline crystal with unique metallic out-of-plane conductivity

  • 2025/02/07

    Emakumeak Zientzianek berdintasunaren aldeko ekintza txiki bakoitzaren ahalmena azpimarratzen du

  • CIC nanoGUNE
  • Tolosa Hiribidea, 76
  • E-20018 Donostia / San Sebastian
  • +34 943 574 000 · nano@nanogune.eu
  • Facebook Twitter Youtube Linkedin Instagram Subscribe to our Newsletter

Menú pie principal

  • nanoGUNE
  • Ikerketa
  • Transferentzia
  • Formakuntza
  • Gizartea
  • nanoPeople

Menú pie servicios

  • Kanpo-zerbitzuak
  • Argitalpenak
  • Mintegiak
  • Bat egin
  • Prentsa-bulegoa
  • Kontratatzailearen profila
  • Corporate Compliance

Menú pie grupos

  • Nanomagnetismoa
  • Nanooptika
  • Self AssemblyAutomihiztadura
  • Nanobiosistemak
  • Nanogailuak
  • Mikroskopia Elektronikoa

Menú pie grupos 2

  • Teoria
  • Nanomaterialak
  • Detekzio Kuantikoko Mikroskopia
  • Nanoingeniaritza
  • Hardware Kuantikoa

Funded by

  • EJ/GV
  • Diputación
  • FEDER
  • FEDER
  • Ministerio de Ciencia e Innovación

Member of

  • BRTA
  • SOMM

Distinctions

  • Distinción de Excelencia María de Maeztu 2022-2025
  • Excellence Research
  • UNE-166002

Menú legales

  • Irisgarritasuna
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookiei buruzko politika
  • Konfidentzialitate politika
by ACC