Skip to main content
dd
CIC nanoGUNE
  • en
  • es
  • eu

User account menu

  • Sartu

Main Menu ES

  • nanoGUNE
    • Hitz bitan
    • Antolakuntza eta finantzaketa
    • Pertsonak
    • Bat egin
    • Bizi
    • Prentsa-bulegoa
    • nanoPeople
  • Ikerketa
    • Ikerketa
    • Argitalpenak
    • Proiektuak
    • Kanpo-zerbitzuak
  • Transferentzia
    • Transferentzia
    • Enpresa berriak
    • PI Zorroa
    • Industry collaborative research positions
    • Strategic lines
    • Kanpo-zerbitzuak
    • Albisteak
  • Formakuntza
    • Master projects
    • Gradu amaierako proiektuak
    • Udako praktikaldiak
    • Doktoretza programa
  • Gizartea

User menu

  • Sartu
  1. Azala
  2. Ikerketa
  3. Nanomaterialak
  4. Nanomaterialen garapena ondare kulturala zaintzeko

Nanomaterialen garapena ondare kulturala zaintzeko

2024/03/26

Aranzazu Sierra Fernández Materialen Zientzia eta Ingeniaritzako doktoreak “la Caixa” Fundazioaren doktoretza osteko Junior Leader beka lortu du, CIC nanoGUNEko Nanomaterialak taldean ondare kulturala zaintzeko metodologia berriak aztertzeko ikerketaren esparruan aurrera egiteko.  Proiektuaren helburua da ondasun kulturalak kontserbatzeko estaldura babesleak garatzea, eta bereziki landuko dira erresistentzia, zailtasuna, iraunkortasuna eta eraikuntza-materialekiko bateragarritasuna.

default
Aranzazu Sierra

Ondare kulturala kontserbatzeko eta eraikuntzaren industrian erabiltzeko estaldura babesleak garatzea erronka erabakigarria da. Estaldura horiek, erresistenteak eta iraunkorrak izateaz gainera, bateragarriak izan behar dute, eta zailak ingurumen-kondizio gogorrei dagokienez (hezetasuna, aldaketa termikoak eta kutsadura atmosferikoa). Osagai organikoak eta ez-organikoak konbinatuko dituen eta kalte hasiberrietan (adibidez, mikropitzadurak eta gainazalaren higadura) autokonpontzeko gaitasuna duen babes-sistema hibrido bat inplementatzeak egitura historikoen eta garaikideen bizitza-luzera zabalduko luke, eta egitura horien mantentze-premiak murriztuko lituzke. Polimeroen autokonponketaren eremuan aurrerapenak egin diren arren, eraikuntza-materialetarako mekanismoen efizientzia mugatua da, hein batean esposizio-kondizio errealetan eraginkortasunez jarduten duten eragile konpontzaileak falta direlako. Jakintzan dagoen hutsune horrek mugatu egiten du autokonponketako teknologiaren aplikazio praktikoa. Beraz, beharrezkoa da sakonago aztertzea, erronka horiek gainditu eta autokonponketa soluzio praktiko eta efektibo gisa sendotzeko.

Proiektu horretan, ekintza autosendatzaileko eta antimikrobianoko estaldura hibrido funtzioaniztunak, eraikuntza-materialetarako egokiak, diseinatu eta sortzeko erronka izango du Aranzazu Sierra Fernándezek. “Erronka honetan beharrezkoa izango da egiturazko diseinua egitea eta material funtzional sofistikatuak estaldura gisa mihiztatzeko ahalmen berriak kudeatzea” azaldu du Aranzazu Sierra nanoGUNEko Nanomaterialak taldeko ikertzaileak. Eta hau gaineratu du: “horretarako, materialak funtzional bilakatzeko teknologiak eta geruza fineko estaldurak erabiliko dira, kalteren bat izanez gero geruzen osagaiak automihiztatzeko prozesua gidatuko dutenak eta sistemari propietate antimikrobianoak emango dizkiotenak”.

Aranzazu Sierraren arabera, “proiektuaren epe luzerako helburua da estaltze-teknologia babesle bat sortzea, moldakorra, errentagarria eta ingurumena errespetatzen duena, gure ondare eraiki kulturala eta eraikuntza modernoak babesteko; lan horrek inpaktu esanguratsua izan dezake ondare historikoaren kontserbazioan eta eraikuntza jasangarrian”.

”la Caixa” Fundazioaren bekak

“la Caixa” Fundazioak doktoretzako eta doktoretza osteko 105 beka eman dizkie ikertzaile gazte bikain batzuei, beren proiektuak garatu ditzaten Espainiako eta Portugalgo unibertsitate eta ikerketa-zentroetan. Doktoretzako INPhINIT bekekin eta doktoretza osteko Junior Leader bekekin, helburu bikoitza du “la Caixa” Fundazioak: talentua atxikitzea eta erakartzea, herrialde horietan bikaintasunezko ikerketa bultzatzeko.

”la Caixa” Fundazioaren beka-programa garrantzitsuena da Espainiako eta Portugalgo erakunde pribatuek sustatzen dituztenen artean, nola deialdian sartzen den beka-kopuruarengatik hala diziplinen aniztasunagatik. Guztira, erakundeak 21 milioi euro inguru bideratuko ditu doktoretzako eta doktoretza osteko bekadunen sustapen honetara. Europako Batzordeak kofinantzatu ditu programak Marie Skłodowska-Curie COFUND ekintzen bidez, Horizon 2020 esparru-programaren barruan.

Tags
NANOMATERIALS
Nanotechnology
nanoscience
research
  • whatsapp
  • facebook
  • twitter
  • linkedin
  • print

Lotutako albisteak

  • 2025/05/06

    NanoGUNEren Dorre Kuantikoa —The Quantum Tower— eraikitzen hasi da

  • 2025/04/01

    Donostia, spintronikaren eta orbitronikaren hiriburu

  • 2025/02/14

    Review Article Highlights 25 Years of Modern Near-field Optical Nanoimaging

  • 2025/02/11

    Scientists synthesize 2D polyaniline crystal with unique metallic out-of-plane conductivity

  • 2025/02/07

    Emakumeak Zientzianek berdintasunaren aldeko ekintza txiki bakoitzaren ahalmena azpimarratzen du

  • CIC nanoGUNE
  • Tolosa Hiribidea, 76
  • E-20018 Donostia / San Sebastian
  • +34 943 574 000 · nano@nanogune.eu
  • Facebook Twitter Youtube Linkedin Instagram Subscribe to our Newsletter

Menú pie principal

  • nanoGUNE
  • Ikerketa
  • Transferentzia
  • Formakuntza
  • Gizartea
  • nanoPeople

Menú pie servicios

  • Kanpo-zerbitzuak
  • Argitalpenak
  • Mintegiak
  • Bat egin
  • Prentsa-bulegoa
  • Kontratatzailearen profila
  • Corporate Compliance

Menú pie grupos

  • Nanomagnetismoa
  • Nanooptika
  • Self AssemblyAutomihiztadura
  • Nanobiosistemak
  • Nanogailuak
  • Mikroskopia Elektronikoa

Menú pie grupos 2

  • Teoria
  • Nanomaterialak
  • Detekzio Kuantikoko Mikroskopia
  • Nanoingeniaritza
  • Hardware Kuantikoa

Funded by

  • EJ/GV
  • Diputación
  • FEDER
  • FEDER
  • Ministerio de Ciencia e Innovación

Member of

  • BRTA
  • SOMM

Distinctions

  • Distinción de Excelencia María de Maeztu 2022-2025
  • Excellence Research
  • UNE-166002

Menú legales

  • Irisgarritasuna
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookiei buruzko politika
  • Konfidentzialitate politika
by ACC